Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute
Irungo Udaleko Berdintasun Batzordeak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko hileroko elkarretaratzea deitu du, larunbatean Zabaltza plazan (12:00). Batzordeak “herritarrek genero indarkeriaren biktima guztiekin bat egin dezaten” eskatu du, “jendaurrean erasotzaileekiko gaitzespena eta errefusatzea” erakusteko helburuarekin. Emakumeenganako indarkeriarik ez lelopean “tratu txar mota guztiak arbuiatu nahi dira, nola etxe barruan, hala bide publikoan” gertatzen direnak.