Calpen emango du kontzertua flauta taldeak
Ikasturte berria indartsu hasi du Oiartzungo Flauta Taldeak. Hasi bezain laster lehen irteera egingo du: larunbatean Calpen (Alacant, Herrialde Katalanak) emango du kontzertua, Mediterraneoko Musika Jaialdian, 20:30ean. Iñaki Gurrutxaga zuzendariak ze...
Ikasturte berria indartsu hasi du Oiartzungo Flauta Taldeak. Hasi bezain laster lehen irteera egingo du: larunbatean Calpen (Alacant, Herrialde Katalanak) emango du kontzertua, Mediterraneoko Musika Jaialdian, 20:30ean. Iñaki Gurrutxaga zuzendariak zehaztu duenez, «kontzertu freskoa izango da eta dibertigarria». Guztira 45 lagun joango dira asteburuan Calpera.

