Arrantzaren arlo guztiak agerian utziko dituen erakusketa, Ondartxon
Pasaiako badiaren bokaleak milaka arrantza ontzi ikusi ditu pasatzen mendeetan zehar. Egia da egun sektore horrek ez duela aintzina zuen indarra, baina oraindik bizirauten du. Eta arrantzaren arlo guztiak nolakoak diren azaltzeko, Egun bat arrantzan erakusketa irekiko dute bihar San Pedroko Ondartxon. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu du erakusketa. Bere helburua “arrantza sektorearen errealitatea nolakoa den ezagutaraztea» dela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, panel tematikoak zein ikus-entzunezkoak baliatuko dituzte bisitariei azaltzeko. Antolatzaileen arabera, «arrantza sektorea ezezaguna da”. Hamalau panel Bihar zabalduko duten erakusketa hamalau panelek osatzen dute. Arrantza sektorean parte hartzen duten eragile guztien berri ematen dute: arrantza-ontzidia, arrantza motak, arrantza ontziak, arrantza lekuak eta portuak, arrain fabrikak, ikerketa eta arrantza hezkuntza, gastronomia eta akuikultura. Panelez gain, hiru ikus-entzunezkotan arrantza munduan lanean aritu diren langileen elkarrizketak jaso dituzte. Gainera, sektorean egun erabiltzen diren teknologiak azaltzen dituzte bideo horietan. Erakusketa horren bitartez arrantza munduan ari diren eta aritu direnen aitortza egin nahi dutela adierazi dute. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.
Pasaiako badiaren bokaleak milaka arrantza ontzi ikusi ditu pasatzen mendeetan zehar. Egia da egun sektore horrek ez duela aintzina zuen indarra, baina oraindik bizirauten du. Eta arrantzaren arlo guztiak nolakoak diren azaltzeko, Egun bat arrantzan erakusketa irekiko dute bihar San Pedroko Ondartxon.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu du erakusketa. Bere helburua “arrantza sektorearen errealitatea nolakoa den ezagutaraztea» dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Horretarako, panel tematikoak zein ikus-entzunezkoak baliatuko dituzte bisitariei azaltzeko. Antolatzaileen arabera, «arrantza sektorea ezezaguna da”.
Hamalau panel
Bihar zabalduko duten erakusketa hamalau panelek osatzen dute. Arrantza sektorean parte hartzen duten eragile guztien berri ematen dute: arrantza-ontzidia, arrantza motak, arrantza ontziak, arrantza lekuak eta portuak, arrain fabrikak, ikerketa eta arrantza hezkuntza, gastronomia eta akuikultura.
Panelez gain, hiru ikus-entzunezkotan arrantza munduan lanean aritu diren langileen elkarrizketak jaso dituzte. Gainera, sektorean egun erabiltzen diren teknologiak azaltzen dituzte bideo horietan.
Erakusketa horren bitartez arrantza munduan ari diren eta aritu direnen aitortza egin nahi dutela adierazi dute. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.

