Unionek 3-0 galdu du Alavesen aurka, Mendizorrotzan
Real Union futbol taldeak 3-0 galdu zuen Deportivo Alaves taldearen aurka, larunbatean, Mendizorrotzan. Unionek ez zuen partida ona egin eta sartu zuen gol bakarra bertan behera utzi zuen epaileak, jokoz kanpo izan zela argudiatuta. Irungo taldeak ez z...
Real Union futbol taldeak 3-0 galdu zuen Deportivo Alaves taldearen aurka, larunbatean, Mendizorrotzan. Unionek ez zuen partida ona egin eta sartu zuen gol bakarra bertan behera utzi zuen epaileak, jokoz kanpo izan zela argudiatuta.
Irungo taldeak ez zuen ondo hasi partida eta hirugarren minutuan lehen gola sartu zuen Alavesek. Izan ere, Otermin atezainak zeukan baloia eta hori kontrolatzen saiatu zen arren, Negredo Alaveseko jokalariak kentzea lortu eta lehenbiziko gola sartu zuen. Hala, partidaren lehen zatia 1-0 eko markagailuarekin bukatu zen.
Beste hiru gol
Atsedenetik itzuli eta gutxira, 53. minutuan, Unionen aldeko gola sartzea lortu zuen Txutxik. Hala ere, jokoz kanpo zegoela iritzi zion epaileak eta txuri-beltzen aldeko gola bertan behera utzi zuen.
Hurrengo gola Jonanen eskutik etorri zen. Oterminek Alaveseko jokalaria lurrera bota zuen area barruan eta penaltiaz gain, txartel horia atera zion epaileak 72. minutuan. Azken gola 92. minutuan sartu zuen Alaveseko Barahona jokalariak.
Real Union sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan dago. Hurrengo partida igandean izango da Logroñesen aurka, Stadium Galen.

