PSE-EEk akordio politikoa lortu du EAJrekin, San Markon agintzeko
PSE-EEk EAJrekin “akordio politikoa” lortu du San Marko Mankomunitateko presidentetza eskuratzeko. Sozialistek iragarri dutenez, akordio horren ondorioz, Denis Itxaso izango da presidente berria, irailaren 26ko asanbladan hala erabakitzen badute. Egungo presidentea Ainhoa Intxaurrandieta Bilduko zinegotzi lezoarra da. Bihar jakinaraziko dute euren balorazioa.
Akordio horren helburua atez atekoa “ekiditea” dela esan du Itxasok.