Pasaiak oraindik ez du garaipenik lortu Hirugarren Mailan
Pasaiak Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak iaz lortu zuen Hirugarren Mailan jokatzeko txartela, baina ez du modu onean hasi ibilbide berria. Izan ere, jokatu dituzten hiru partidatan puntu bakarra lortu dute zurigorriek. Joan den larunbatean Don Bos...
Pasaiak Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak iaz lortu zuen Hirugarren Mailan jokatzeko txartela, baina ez du modu onean hasi ibilbide berria. Izan ere, jokatu dituzten hiru partidatan puntu bakarra lortu dute zurigorriek.
Joan den larunbatean Don Boscon Zamudio jaso zuten, eta 1-2 galdu zuten pasaitarrek. Mazuelak sartu zuen antxotarren gol bakarra.
Denboraldia etxean hasi zuten zurigorriek, puntu bat lortuz. Joan den astean, baina, Zallaren zelaian galdu zuten, 2-1. Sailkapeneko hemeretzigarren postuan daude.

