Muxiko egunean parte hartzeko entseguak antolatu dituzte egunero
Muxiko egunean parte hartzeko entseguak antolatu dituzte egunero
Hilaren 15ean, Santakrutz jaien barruan egingo duten Muxiko Egunaren hirugarren aldian parte hartzeko entseguak egiten ari direla jakinarazi du Lezoko Dantzazaleok taldeak. Entseguak arratsaldero zazpietatik zortzietara egiten dituzte Saldise plazan eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera. Muxiko Egunean bertan, berriz, baserritarrez jantzi eta dantza egitera animatu dituzte lezoarrak.

