Helburua bete du San Juanek; Hondarribiak ez du Tiran gainditzea lortu
Helburu argiarekin atera ziren Hondarribia zein San Juan Donostiako Kontxako badiara. Berdeak hirugarren postua lortzeko asmoarekin itsasoratu ziren, eta arrosak, berriz, euren txanda, kontsolaziokoa, irabaztearekin. Sanjuandarrek bete zuten hasierako helburua. Ez, ordea, hondarribiarrek. Ohorezko txandan bi faboritoen arteko borroka espero zen, baina Kaikuk bere nagusitasua erakutsi zuen. Izan ere, estropada osoan aurretik joan ziren sestaotarrak, eta Urdaibaik ezin izan zien aurre egin. Azkenean, bi traineruko aldea atera zieten Ezkerraldekoek Bermeokoei. Txanda horretako benetako lehia atzealdean egon zen. Nahiko parekatuak joan ziren Hondarribia zein Tiran, baina azkeneko txanpan hartutako olatu bati esker, galiziarrak izan ziren hirugarren, bai herenegungo estropadan baita sailkapen nagusian ere. Azken horretan, segundo bat eta 40 ehuneneko aldea izan zen bi traineruen artean. San Juan, nagusitasun osoz Ohorezko txandan bezala, kontsolaziokoan estropadaren jaun eta jabe izan zen traineru bat: San Juan. Ia hamazazpi segundoko aldea atera zion txanda horretako bigarrenari, Astillerori, eta modu horretan, bosgarren postuari eutsi zion. Atzerago sorpresa erlatiboa eman zuen Donostiarrak. Izan ere, hiriburuko traineru batek historian bigarren aldiz lortu zuen hogei minututatik jaistea. Igandean, azkeneko postuan gelditu zen Chapela, baina sailkapen nagusian zazpigarren. Emakumeen estropadari dagokionez, San Juan laugarren postuan geratu zen, lehenengo igandean bezala. Jokatu diren aurreko Kontxako Bandera guztietan bezala, galiziarrak izan [...]
Helburu argiarekin atera ziren Hondarribia zein San Juan Donostiako Kontxako badiara. Berdeak hirugarren postua lortzeko asmoarekin itsasoratu ziren, eta arrosak, berriz, euren txanda, kontsolaziokoa, irabaztearekin. Sanjuandarrek bete zuten hasierako helburua. Ez, ordea, hondarribiarrek.
Ohorezko txandan bi faboritoen arteko borroka espero zen, baina Kaikuk bere nagusitasua erakutsi zuen. Izan ere, estropada osoan aurretik joan ziren sestaotarrak, eta Urdaibaik ezin izan zien aurre egin. Azkenean, bi traineruko aldea atera zieten Ezkerraldekoek Bermeokoei.
Txanda horretako benetako lehia atzealdean egon zen. Nahiko parekatuak joan ziren Hondarribia zein Tiran, baina azkeneko txanpan hartutako olatu bati esker, galiziarrak izan ziren hirugarren, bai herenegungo estropadan baita sailkapen nagusian ere. Azken horretan, segundo bat eta 40 ehuneneko aldea izan zen bi traineruen artean.
San Juan, nagusitasun osoz
Ohorezko txandan bezala, kontsolaziokoan estropadaren jaun eta jabe izan zen traineru bat: San Juan. Ia hamazazpi segundoko aldea atera zion txanda horretako bigarrenari, Astillerori, eta modu horretan, bosgarren postuari eutsi zion. Atzerago sorpresa erlatiboa eman zuen Donostiarrak. Izan ere, hiriburuko traineru batek historian bigarren aldiz lortu zuen hogei minututatik jaistea. Igandean, azkeneko postuan gelditu zen Chapela, baina sailkapen nagusian zazpigarren.
Emakumeen estropadari dagokionez, San Juan laugarren postuan geratu zen, lehenengo igandean bezala. Jokatu diren aurreko Kontxako Bandera guztietan bezala, galiziarrak izan ziren nagusi, aurreko astean lortutako denborari esker, nahiz eta Zumaiak irabazi estropada.
Zaleei dagokionez, Donostiako kaiaren inguruak bete zituzten beste behin, itsaso polikromatikoa osatuz.
Bi taldeak, pozik
Mikel Orbañanos Hondarribiko entrenatzailearentzat estropada “ona” egin zuten: “Hirugarren posturako borrokan ari ginen Tiranekin, baina beraiek ere estropada oso ona egin zuten, maila handian”. Hala ere, ohorezko txandan egotea “oso polita” izan da eurentzat, baita beste txapelketetako lehen postuan egotea ere. Kaikuk arraunlari oso onak dituela esan du Orbañanosek, “eta horregatik iritsi dira maila hobean”.
Xabier Arraras San Juango kidearentzat, euren estropada “bikainekoa” izan zen. “Helburua bete genuen, eta buruan genuen ohorezko txandakoren bat harrapatzea… gertu ibili ginen”. Neskei dagokionez, aldea handia ez izatea pozik egoteko modukoa dela uste du. Horrez gain, zaleen artean bandera Marea arroxakoei eman behar zaiela uste du.

