Elorsoro kiroldegiko ikastaroetan izena eman daiteke
Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako ikastaroak daude Oiartzunen Elorsoro kiroldegiak gogorarazi duenez, irekita dago 2012-2013 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak hilaren 17ko astean hasiko dituzte. Ikasturte berrirako eskaintza prest du kiroldegiak: «Adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintza dakar Elorsorok». Haurrek igeriketa, judo, kenpo eta gimnastika erritmikoa egiteko aukera izango dute. Gazteek, igeriketa, judo, kenpo, gimnastika erritmikoa, saskibaloia eta ciclo-indoor (spinning). Azkenik, helduentzako eskaintza da zabalena: igeriketa, judo, ciclo-indoor (spinning), aerobik, saloi dantzak, gimnasia, yoga, pilates, capoeira, saskibaloia, areto futbola, euskal makila eta gorputza modu egokian kokatzeko (posturak zuzentzeko) ikastaroa egiteko aukera izango dute. Bestalde, Elorsoroko arduradunek gogorarazi dute, bakarrik entrenatu nahi dutenek ere aukera dutela horretarako: «Adituek prestatutako entrenamendu fitxa pertsonalizatua dohainik jasotzeko aukera dute». Eremu termoludikoa egokitu Aurtengo udan ere kiroldegia itxita egon da ohiko mantenu lanak egiteko. Honakoak egin dituzte: igerilekuetako analitika sistema zentralizatu dute, eta gasoleo galdarak kendu dituzte, gasezkoak jartzeko. Horrez gain, eremu termoludikoko eskaintza egokitu egin dutela zehaztu dute: «Ordubeteko saioak ordu eta erdira luzatu ditugu». Azkenik, Espainiako Gobernuak ezarri duen BEZaren igoerak kiroldegiko kuotan ere eragina izan duela jakinarazi dute. Hala ere, zenbait arazo izan dituzte egokitzapenean. Izan ere, informatikako arazo batzuk tarteko, abuztuko eta iraileko kuotak egun bat lehenago kobratu dira, eta iraileko kuotari [...]
Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako ikastaroak daude Oiartzunen
Elorsoro kiroldegiak gogorarazi duenez, irekita dago 2012-2013 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak hilaren 17ko astean hasiko dituzte.
Ikasturte berrirako eskaintza prest du kiroldegiak: «Adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintza dakar Elorsorok».
Haurrek igeriketa, judo, kenpo eta gimnastika erritmikoa egiteko aukera izango dute. Gazteek, igeriketa, judo, kenpo, gimnastika erritmikoa, saskibaloia eta ciclo-indoor (spinning).
Azkenik, helduentzako eskaintza da zabalena: igeriketa, judo, ciclo-indoor (spinning), aerobik, saloi dantzak, gimnasia, yoga, pilates, capoeira, saskibaloia, areto futbola, euskal makila eta gorputza modu egokian kokatzeko (posturak zuzentzeko) ikastaroa egiteko aukera izango dute.
Bestalde, Elorsoroko arduradunek gogorarazi dute, bakarrik entrenatu nahi dutenek ere aukera dutela horretarako: «Adituek prestatutako entrenamendu fitxa pertsonalizatua dohainik jasotzeko aukera dute».
Eremu termoludikoa egokitu
Aurtengo udan ere kiroldegia itxita egon da ohiko mantenu lanak egiteko. Honakoak egin dituzte: igerilekuetako analitika sistema zentralizatu dute, eta gasoleo galdarak kendu dituzte, gasezkoak jartzeko. Horrez gain, eremu termoludikoko eskaintza egokitu egin dutela zehaztu dute: «Ordubeteko saioak ordu eta erdira luzatu ditugu».
Azkenik, Espainiako Gobernuak ezarri duen BEZaren igoerak kiroldegiko kuotan ere eragina izan duela jakinarazi dute. Hala ere, zenbait arazo izan dituzte egokitzapenean. Izan ere, informatikako arazo batzuk tarteko, abuztuko eta iraileko kuotak egun bat lehenago kobratu dira, eta iraileko kuotari ez zaio BEZik aplikatu. Horregatik, urriko kuotan aldea deskontatuko dela jakinaratzen diete bazkideei.