Baserritar Eguna oso-oso jendetsua izaten ari da
Sekulako jendetza elkartu da gaur Zumardia inguruan Hondarribiko Jaietako Baserritarren Eguna ospatzeko. Zumardia beraz gain, Santa Maria ateaurrea eta Gernikako Arbolako pasealekuko hasiera jendez gainezka egon dira goizean, eta, arratsaldeko egitaraua ikusita, hala izango dira bazkalostean ere. Bildutako askok begi onez ikusiko lituzkete Baserritar Egun bat baino gehiagoko jaiak. Besteak beste, horrek aukera emango lieke agertzeko Arrantzale Egunarekin atzo dena eman zuten gazteei. Haien faltan, haurrek eta helduek disfrutatu dute goizean Zumardian jarritako azokaz eta inguruan antolatutako ekitaldiez: ganadu, barazki eta fruta lehiaketa, bertsolariak, Gorritiren animaliak, Izugarria buruhandien eta erraldoien erakustaldia… Arratsaldean ere izango da zer egin eta zer ikusi Zumardian, bostetatik aurrera. Idi-probarekin hasiko dira, eta ondoren bestelako herri-kirolen eta trikitilarien txanda izango da. 17:30etik aurrera Alde Zaharrera hedatuko da festa. Gaurko bi ekitaldi iragarri dituzte Arma Plazan: Hipo eta Tomax pailazoak (17:30ean) eta Txokolatada erraldoia (18:30ean). Hondarribiko Festen amaiera Portuan bizituko dute hondarribiarrek. Arratsaldeko zazpiretan Tantakak abiatuta kantu poteoa egingo dute. Baina amaierako traka bederatzietan hasiko da, ordu horretan abiatuko dira, zezen suzkoen entzierroa (San Pedro kalean), eta Elegancia Mexicana mariatxi taldearen (Santiago kalean) eta Dover bandaren kontzertuak (Bentan). Bukatzeko, 22:30ean su artifizialak izango dira, eta, suak bukatuta, bihar ikastolara edo lanera joan edo jaietako arropa guztiak garbitzeko [...]
Sekulako jendetza elkartu da gaur Zumardia inguruan Hondarribiko Jaietako Baserritarren Eguna ospatzeko. Zumardia beraz gain, Santa Maria ateaurrea eta Gernikako Arbolako pasealekuko hasiera jendez gainezka egon dira goizean, eta, arratsaldeko egitaraua ikusita, hala izango dira bazkalostean ere.
Bildutako askok begi onez ikusiko lituzkete Baserritar Egun bat baino gehiagoko jaiak. Besteak beste, horrek aukera emango lieke agertzeko Arrantzale Egunarekin atzo dena eman zuten gazteei. Haien faltan, haurrek eta helduek disfrutatu dute goizean Zumardian jarritako azokaz eta inguruan antolatutako ekitaldiez: ganadu, barazki eta fruta lehiaketa, bertsolariak, Gorritiren animaliak, Izugarria buruhandien eta erraldoien erakustaldia…
Arratsaldean ere izango da zer egin eta zer ikusi Zumardian, bostetatik aurrera. Idi-probarekin hasiko dira, eta ondoren bestelako herri-kirolen eta trikitilarien txanda izango da. 17:30etik aurrera Alde Zaharrera hedatuko da festa. Gaurko bi ekitaldi iragarri dituzte Arma Plazan: Hipo eta Tomax pailazoak (17:30ean) eta Txokolatada erraldoia (18:30ean).
Hondarribiko Festen amaiera Portuan bizituko dute hondarribiarrek. Arratsaldeko zazpiretan Tantakak abiatuta kantu poteoa egingo dute. Baina amaierako traka bederatzietan hasiko da, ordu horretan abiatuko dira, zezen suzkoen entzierroa (San Pedro kalean), eta Elegancia Mexicana mariatxi taldearen (Santiago kalean) eta Dover bandaren kontzertuak (Bentan). Bukatzeko, 22:30ean su artifizialak izango dira, eta, suak bukatuta, bihar ikastolara edo lanera joan edo jaietako arropa guztiak garbitzeko eguna izango dela pentsatzeko ordua iritsiko da.



