Jaiak giro onean bukatu dira
Ama Guadalupekoaren festak izan dituzte egunotan Beraunen, eta astean zehar ekintza zehatz batzuk izan dituzten arren, egun potoloenak asteburukoak izan dira. Larunbatean haur zein helduen danborradak zeharkatu dituzte auzoko kaleak, eta horrez gain, p...
Ama Guadalupekoaren festak izan dituzte egunotan Beraunen, eta astean zehar ekintza zehatz batzuk izan dituzten arren, egun potoloenak asteburukoak izan dira. Larunbatean haur zein helduen danborradak zeharkatu dituzte auzoko kaleak, eta horrez gain, pilota partiduak ikusteko aukera izan da frontoian. Gomazko paletako partidak jokatu dituzte, Beraun Berri elkarteak antolatuta: Jose Angel eta Eduk irabazi zieten Txistu eta Igorri.

