
Comarca Aldea Kirol Klubak antolatutako gaueko lasterketan parte hartzeko epea datorren 15ean iritsiko da bukaerara. Guztira, 6km-ko lasterketa izango da eta parte hartu nahi duten interesatuek www.kirolprobak.com webgunean edota Hondarribia kaleko De...

Irungo txistulariek diana joko dute igandean. goizeko 09:00etatik aurrera Aduana kalean eta erdigunean.

Abesbatza Eguna antolatu dute hainbat elkartek datorren larunbatean, hilaren 15ean. Parte hartuko duten abesbatzak ondokoak dira: Albada, Ametsa, Argoiak, Atzokoak, Larreaundi, Nabartenea eta Nayade. Emanaldia arratsaldeko 19:00tatik aurrera izango da,...

Ostegun arratsaldean, hiru autoren arteko talka izan zen Lintzirin parean. Ondorioz, zazpi pertsona zauritu ziren: bost gizon eta bi emakume. Bidasoko ospitalera eraman zituzten guztiak, baina ez zuten zauri larririk jasan. Istripuaren ondorio ilara lu...

Zabalo: «Ez dugu jaso Altzatekoen kexu formalik»

Auzoetako jai batzordeen arteko desafioa egin zuten larunbatean Ergoienen. Hainbat proba egin behar izan zituzten: txikorta, platanoen jolasa, oilaskoa saltsan prestatu… Eta Arraguak irabazi zuen erronka laugarren urtez jarraian. Bigarrena Iturriotz izan zen, eta Altzibar hirugarrena. Datorren urtean, Gurutzeri dagokio erronka antolatzea.

Ama Guadalupekoaren festak izan dituzte egunotan Beraunen, eta astean zehar ekintza zehatz batzuk izan dituzten arren, egun potoloenak asteburukoak izan dira. Larunbatean haur zein helduen danborradak zeharkatu dituzte auzoko kaleak, eta horrez gain, p...

09:00 Diana, Goizut dultzaineroen eskutik. 10:00 Meza nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren elizan, 1638ko hiri setiamenduan hildakoen alde, udalbatza ere bertan dela. Aldi berean hiriko bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitart...

Ostiral goizean emakuem bat bortxatzen saiatu zen gizona Martuteneko espetxean dago, hirugarren sexu delitu bat leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Barne sailaren arabera, sexu mailako irainak eta ukituak egin zizkion beste emakume bati ostegun gauean. Ustezko bortxatzailea Irungo 40 urteko gizon bat da. Ertzaintzak ostiralean atxilotu zuen eta aurrekariak zituen arren, larunbatean aske utzi zuen epileak. Halere, azken salaketarekin zerikusia zuelakoan berriz atxilotu zuten igandean. Kontzentrazioa Txingudi Antisexista (TAS) koordinadorak 50 bat lagun inguru bildu zituen atzo arratsaldean indarkeria sexistaren aurka deitutako kontzentrazioan. Bertan, iragan ostiral goizean gertatutako bortxaketa saiakera salatu zuten hainbat herritarrek. Koordinadorako kideek adierazi zutenez, “sexismoak bitan banatzen du mundua: bata nagusia, eta bestea menpekoa” eta dagoeneko, “ezinbestekoa da bortizkeria errotik kentzea”. Kontzentrazioa Juan de la Cruz plazan -HAZ bulegoaren ondoan- izan zen, bertan gauzatu baitzen erasoa, iragan ostiral goizean.

Oiasso Museoak urteroko arkeologia ikastaroa antolatu du Kutxa Aretoak Udazkena 2012 zikloaren baitan. Arkeologiaren azterketa eta antzinako zientzia izango dira ikastaroaren ardatza eta arkeologiaren alderdi guztiak jorratuko dituzte bertan, hala nola, garai hartako zeramikaren teknologia, metalak, beira eta matematika zein marrazkiak. Parte hartu nahi duten interesatuek 902540040 telefonoan edota www.kutxasocial.net weborrian egin dezakete. Ikastaroa, urriaren 2tik abenduaren 4ra bitartean izango da, asteartetan.

Errenteria Musikal musika eta dantza eskolak ostegunean hasiko du ikasturtea, baina bihar bertan, ikasleek bakoitzak aukeratu duen musika tresnaren klasearen ordua finkatzera joan beharko dute 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, dantzako, musika hizkuntz...

Hilabete amaieran zabalduko ditu ateak Lezoko eguneko zentroak

Real Union futbol taldeak 3-0 galdu zuen Alavesen aurka asteburuan, Mendizorrotzan. Lehen gola, 3. minutuan etorri zen Negredoren eskutik, Otermin atezainak baloiaren kontrola galdu ondoren. Bigarren gola Unioneko Txutxik sartu zuen arren, jokoz kanpo...

Santiagotarrak kirol elkarteko bost piraguista Esloveniako Errepublikan izandako Europako gazte eta 23 urte azpiko Slalom Txapelketan izan dira. Hala, gazte kategoriako Jokin Sanchezek finalerako txartela lortu zuen eta seigarren postuan bukatu zuen le...

Ertzaintzak ostiral goizean atxilotutako 41 urteko ustezko bortxatzailea aske utzi zuten handik ordu gutxira, epaiketaren zain. Erabaki judiziala eta gertakaria salatzeko asmoarekin, kontzentrazioa deitu du Txingudi Antisexista koodinadorak gaur arrats...

Udako oporren ondoren, Beti Bizkorren abesbatzak urriaren 2an (asteartean) hasiko du ikasturte berria, 16:00etatik 18:00etara. Erretiratuen elkarteak joan den ikasturtean parte hartu zutenez gain, ikasle berriei ere zuzendu die deialdia. Horretarako, B...

Hilaren 8ko arratsaldeko desfilean Kale Nagusian izandako liskarrak salatu dituzte Jaizkibel konpainia osatzen duten gizon eta emakumeek. Jaizkibeletik adierazi dutenez etengabeak izan ziren konpainiako kideek jasan zituzten irain eta bultzakadak eta, goizeko ibilbidean gertatu ez zen bezala, ertzainek Jaizkibeleko kideak kolpatu zituzten arratsaldean. Plastiko beltzen atzean gordeta zegoen norbaitek egindago bultzadagatik kexu, konpainia parekideko bat egindakoa arbuiatzera joan zenean, ondoan zuen ertzainak konpainiako kidea kolpatu zuen. Hori ikusita Jaizkibeleko hainbat kide laguntzera joan zitzaizkion, eta hauen aurka aritu ziren ertzainak ere; eskopeten kulatak, ukabilkadak eta negar eragiteko spraiak erabili zituzten poliziek konpainia parekidean desfilatzen ari zirenen kontra. Istilua, gainera, konpainiako azken lerroetan gertatu zen, kubero bezala aritzen diren haurren lekuan. Hori dela eta, ertzainek kolpatutako gehienak haur horien gurasoak dira, Kale Nagusiko ibilbidea arintzeko seme alaben ondoan ibilbidea egiten dutenak. Desfilea bukatu eta gero Jaizkibeleko kideen haserrea eta haien ordezkarien etsipena handia zen. Gaur arratsaldean gertatutakoaz hitzegiteko eta erantzun bat adosteko elkartuko dira, eta 18:30ean komunikabideak deitu dituzte, hartuko dituzten neurrien berri emateko. Neurri horietako bat Ertzaintzaren kontrako salaketa jartzea izan daiteke. “Babestu beharrean, kolpatu” Behin baino gehiagoetan eskatu dute Jaizkibelekoek ibilbidea ertzainen babesik gabe egin ahal izatea, baina Herrizaingo Sailaren arabera Jaizkibelgo kideak babesteko “ezinbestekoak” dira poliziak. Jaizkibeleko ordezkariek Emakundeko zuzendari Maria [...]