Gaueko lasterketan parte hartzeko epea 15ean bukatuko da
Comarca Aldea Kirol Klubak antolatutako gaueko lasterketan parte hartzeko epea datorren 15ean iritsiko da bukaerara. Guztira, 6km-ko lasterketa izango da eta parte hartu nahi duten interesatuek www.kirolprobak.com webgunean edota Hondarribia kaleko De...
Comarca Aldea Kirol Klubak antolatutako gaueko lasterketan parte hartzeko epea datorren 15ean iritsiko da bukaerara. Guztira, 6km-ko lasterketa izango da eta parte hartu nahi duten interesatuek www.kirolprobak.com webgunean edota Hondarribia kaleko Deportes Gonzalez kirol dendan egin dezakte. Hala, lasterketa irailaren 22an izango da eta pintxoa eta edaria hartzeko aukera izango da, Sargia tabernan. Era berean, Deportes Gonzalez dendak emandako kirol materialaren zozketa egingo da parte-hartzaileen artean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketaren izen-emateekin bildutako diru kopuruaren zati bat Bidasoa Eskubaloi Kirol Taldea laguntzeko bideratuko da.
Ibilbidea: San Juan plaza, Eliza karrika, Colon Ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea, Euskal Herria hiribidea, San Jose Langilearen kalea, Dolores Salis ibilbidea, Dunboako kanalaren bidegorria, Uztapide bertsolari kalea, Nafarroako hiribideko biribilgunea, Antonio Valverde kalea, Oxinbiribileko biribilguneko bidegorritik Dunboako zubiraino, Real Unioneko bidegorria, Stadium Galeko futbol zelaiari buelta ematea, Dunboako oinezkoentzako ibilbidea, Nafarroako ibilbidea, Eliza karrika eta San Juan plaza.