Dominik gabe itzuli dira piraguistak Esloveniatik
Santiagotarrak kirol elkarteko bost piraguista Esloveniako Errepublikan izandako Europako gazte eta 23 urte azpiko Slalom Txapelketan izan dira. Hala, gazte kategoriako Jokin Sanchezek finalerako txartela lortu zuen eta seigarren postuan bukatu zuen le...
Santiagotarrak kirol elkarteko bost piraguista Esloveniako Errepublikan izandako Europako gazte eta 23 urte azpiko Slalom Txapelketan izan dira. Hala, gazte kategoriako Jokin Sanchezek finalerako txartela lortu zuen eta seigarren postuan bukatu zuen lehia. 23 urte azpiko David Perezek bere aldetik, ez zuen finalerako txartelik lortu.
Dominak Asturiastik
Villaviciosako Estropadan ere aritu dira Santiagotarrakeko piraguistak asteburuan eta bertan, hainbat domina lortu zituzten irundarrek. Hala, seniorren artean, Javi Herrerak brontzezko domina lortu zuen C1 modalitatean, eta K1-eko 23 urte azpiko Garazi Gomezek urrezkoa eskuratu zuen. Jon Moreno eta Oihan Sayar kadeteek ere brontzea eskuratu zuten K2 estiloan.
Emaitza hauei esker Espainiako erreka, zeharbide eta maratoien ligako bosgarren postua lortu du Irungo klubak.