Beti Bizkorreko korua urriaren 2an hasiko da lanean
Udako oporren ondoren, Beti Bizkorren abesbatzak urriaren 2an (asteartean) hasiko du ikasturte berria, 16:00etatik 18:00etara. Erretiratuen elkarteak joan den ikasturtean parte hartu zutenez gain, ikasle berriei ere zuzendu die deialdia. Horretarako, B...
Udako oporren ondoren, Beti Bizkorren abesbatzak urriaren 2an (asteartean) hasiko du ikasturte berria, 16:00etatik 18:00etara. Erretiratuen elkarteak joan den ikasturtean parte hartu zutenez gain, ikasle berriei ere zuzendu die deialdia. Horretarako, Beti Bizkorreko bulegotik pasatu beharko dute astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara.
Beti Bizkorrek zehaztu du irakasle berria izango dutela, eta ikasturtea “ilusio handiarekin” hasiko dutela.

