Arratsaldeko desfileko liskarrak salatu ditu Jaizkibel konpainia parekideak
Hilaren 8ko arratsaldeko desfilean Kale Nagusian izandako liskarrak salatu dituzte Jaizkibel konpainia osatzen duten gizon eta emakumeek. Jaizkibeletik adierazi dutenez etengabeak izan ziren konpainiako kideek jasan zituzten irain eta bultzakadak eta, goizeko ibilbidean gertatu ez zen bezala, ertzainek Jaizkibeleko kideak kolpatu zituzten arratsaldean. Plastiko beltzen atzean gordeta zegoen norbaitek egindago bultzadagatik kexu, konpainia parekideko bat egindakoa arbuiatzera joan zenean, ondoan zuen ertzainak konpainiako kidea kolpatu zuen. Hori ikusita Jaizkibeleko hainbat kide laguntzera joan zitzaizkion, eta hauen aurka aritu ziren ertzainak ere; eskopeten kulatak, ukabilkadak eta negar eragiteko spraiak erabili zituzten poliziek konpainia parekidean desfilatzen ari zirenen kontra. Istilua, gainera, konpainiako azken lerroetan gertatu zen, kubero bezala aritzen diren haurren lekuan. Hori dela eta, ertzainek kolpatutako gehienak haur horien gurasoak dira, Kale Nagusiko ibilbidea arintzeko seme alaben ondoan ibilbidea egiten dutenak. Desfilea bukatu eta gero Jaizkibeleko kideen haserrea eta haien ordezkarien etsipena handia zen. Gaur arratsaldean gertatutakoaz hitzegiteko eta erantzun bat adosteko elkartuko dira, eta 18:30ean komunikabideak deitu dituzte, hartuko dituzten neurrien berri emateko. Neurri horietako bat Ertzaintzaren kontrako salaketa jartzea izan daiteke. “Babestu beharrean, kolpatu” Behin baino gehiagoetan eskatu dute Jaizkibelekoek ibilbidea ertzainen babesik gabe egin ahal izatea, baina Herrizaingo Sailaren arabera Jaizkibelgo kideak babesteko “ezinbestekoak” dira poliziak. Jaizkibeleko ordezkariek Emakundeko zuzendari Maria [...]
Hilaren 8ko arratsaldeko desfilean Kale Nagusian izandako liskarrak salatu dituzte Jaizkibel konpainia osatzen duten gizon eta emakumeek. Jaizkibeletik adierazi dutenez etengabeak izan ziren konpainiako kideek jasan zituzten irain eta bultzakadak eta, goizeko ibilbidean gertatu ez zen bezala, ertzainek Jaizkibeleko kideak kolpatu zituzten arratsaldean. Plastiko beltzen atzean gordeta zegoen norbaitek egindago bultzadagatik kexu, konpainia parekideko bat egindakoa arbuiatzera joan zenean, ondoan zuen ertzainak konpainiako kidea kolpatu zuen. Hori ikusita Jaizkibeleko hainbat kide laguntzera joan zitzaizkion, eta hauen aurka aritu ziren ertzainak ere; eskopeten kulatak, ukabilkadak eta negar eragiteko spraiak erabili zituzten poliziek konpainia parekidean desfilatzen ari zirenen kontra. Istilua, gainera, konpainiako azken lerroetan gertatu zen, kubero bezala aritzen diren haurren lekuan. Hori dela eta, ertzainek kolpatutako gehienak haur horien gurasoak dira, Kale Nagusiko ibilbidea arintzeko seme alaben ondoan ibilbidea egiten dutenak.
Desfilea bukatu eta gero Jaizkibeleko kideen haserrea eta haien ordezkarien etsipena handia zen. Gaur arratsaldean gertatutakoaz hitzegiteko eta erantzun bat adosteko elkartuko dira, eta 18:30ean komunikabideak deitu dituzte, hartuko dituzten neurrien berri emateko. Neurri horietako bat Ertzaintzaren kontrako salaketa jartzea izan daiteke.
“Babestu beharrean, kolpatu”
Behin baino gehiagoetan eskatu dute Jaizkibelekoek ibilbidea ertzainen babesik gabe egin ahal izatea, baina Herrizaingo Sailaren arabera Jaizkibelgo kideak babesteko “ezinbestekoak” dira poliziak. Jaizkibeleko ordezkariek Emakundeko zuzendari Maria Silvestrerekin telefonoz hitzegin ahal izan zuten istiluen ondoren, eta, “babestu beharrean beraiek kolpatzen dituztela” salatu eta “nazkatuta daudela” esan zioten Silvestreri.
Goizeko desfilean konpainia parekideko ibilbidea sustengatzen egon zen Silvestre beste ordezkari batzurekin batera; hala, Martin Garitano Gizpuzkoako ahaldun nagusia. Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako presidentea, Iñigo Lamarka EAEko arartekoa eta Bilduko zinegotziak udaletxe azpian izan ziren Jaizkibel konpainiako kideen desfilea txalotzen.
Kale Nagusian bildutako hainbat emakumek irain larriak bota zituzten konpainia parekidea babesteko joandako ordezkari politikoen kontra. Goizeko ibilbidean zauriturik izan ez bazen, Izaskun Larruskain Jaizkibeleko kapitaina gogor mintzatu zen Hondarribiko alkate Aitor Kerexetaren kontra, “inpunitateaz aritzeko aukera ematen duten plastiko beltzen kontra ezer ez egiteagatik”.


