Hondarribiko Jaiak. Hilaren 9ko ekitaldiak
09:00 Uranzu dultzaineroen diana. 09:00 – 20:00 Irratizaleen erakustaldia, kirol kaian. Hondarribiko jaiak direla eta estazio berezia martxan jarriko dute. 11:00 San Pedro kalean, IV. moto lasterketa haur txikientzat (4 urte bitarte). Motoak (taka...
09:00 Uranzu dultzaineroen diana.
09:00 – 20:00 Irratizaleen erakustaldia, kirol kaian. Hondarribiko jaiak direla eta estazio berezia martxan jarriko dute.
11:00 San Pedro kalean, IV. moto lasterketa haur txikientzat (4 urte bitarte). Motoak (taka-taka antzekoak) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
11:00 – 13:30 Zezen plaza aurreko harresietan, haur parke erraldoia. Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.
11:00 – 15:00 Falkoneria jaialdia San Pedro kalean, Belatz Handi elkarteak antolatuta.
12:00 Rokodromoa San Pedro kalean, Txiribuelta elkarteak antolatuta eta V. Gazte Gymkana. 10 eta 14 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.
12:30 Sokamuturra Kale Nagusian. Uranzu dultzaineroen emanaldia.
16:30 Gipuzkoa plazan, puzzleak bikoteka. mailak:
- a) 3 – 5 urte bitartekoak, 50 aleko puzzlea
- b) 6 – 8 urte bitartekoak, 100 aleko puzzlea
- c) 9 – 11 urte bitartekoak, 200 aleko puzzlea
- d) 12 -16 urte bitartekoak, 300 aleko puzzlea
17:00 Izugarria erraldoiak eta buruhandiak, Zezen plazatik abiatuta, hirigune historikotik pasa eta porturaino.
17:00 – 20:00 Haur parke erraldoia, Zezen plaza aurreko harresietan (euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da).
18:00 Herrirak antolatuta, haurrentzako jolasak Bentan. 20:00etatik aurrera jatekoak eta edatekoak prestatuko dituzte.
20:00 Kemen dantza taldearen dantza saioa, Arma plazan.
21:00 Zezen suzkoen entzierroa, San Pedro kalean.
22:30 Javier Segarraren bakarrizketa saioa, Arma plazan.
22:30 Kontzertuak Bentan: Mushroom Caffeine (Hondarribia) eta The Nomads (Suedia) taldearen emanaldia.

