Mutxiko Eguna izango da hilaren 15ean
Hirugarren aldiz Mutxiko Eguna antolatu dute Lezoko Dantzazaleok taldeak hilaren 15erako (larunbata). Goizeko hamaiketatik aurrera dantzak hartuko du herria. Bazkaltzeko tartea ere izango dute dantzariek, marmitakoarekin indarberritzeko aukera izango d...
Hirugarren aldiz Mutxiko Eguna antolatu dute Lezoko Dantzazaleok taldeak hilaren 15erako (larunbata). Goizeko hamaiketatik aurrera dantzak hartuko du herria. Bazkaltzeko tartea ere izango dute dantzariek, marmitakoarekin indarberritzeko aukera izango dute berriro dantzari ekin aurretik.
Larunbata baino lehen norbaitek mutxikoen pausoak gogoratu edo ikasi nahi baditu, Saldise plazara agertu behar du 19:00etatik 20:0etara. Egunero arituko dira entseatzen.

