
Gaur goizean Altamirako hamarnaka bizilagun ‘Altamira Lezo da’ pankartaren atzetik joan dira Altzate auzo elkartetik udaletxeraino. Euren arabera, udalak ez dio behar bezala kasu egiten auzoari, “espaloiak hautsiak daude, arratoiak, f...

Hirugarren aldiz Mutxiko Eguna antolatu dute Lezoko Dantzazaleok taldeak hilaren 15erako (larunbata). Goizeko hamaiketatik aurrera dantzak hartuko du herria. Bazkaltzeko tartea ere izango dute dantzariek, marmitakoarekin indarberritzeko aukera izango d...

12. Elkarteen Foroa abian da eta egunaren bigarren txanpan oraindik bada zer gozatua Daniel Ugarte pilotalekuan. 16:15etatik 17:00ak bitarte rock koreografiak, fitness eta step saioak izango dira, baita Ekialdeko dantzak, pop dance, street jazz eta fu...

Gizon eta emakume soldaduz osaturiko Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Alardearen goizeko ibilbidea egin du. Aurten, 300etik gora kidez osatuta egon da konpainia parekidea eta arazorik gabe egin dute bidea. Emakumearen parte hartzearen kontra daudenek “Betiko Alardea” zioten kartelak erakutsi dituzte Kale Nagusian, baina ezin izan dituzte espaloiak plastiko beltzez itxi eta, aurpegian maskara zuriak zituztelarik, Jaizkibelen jarraitzaileen atzean eutsi behar izan dituzte kartelak. Aurten desfilearen ibilbide osoa egin ahal izan dute Jaizkibel konpainiako gizon eta emakumeek, Gernikako Arbolako zatia barne. Iaz Herrizaingo Sailak galerazi zion bertatik igarotzea, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Baina EAEko Auzitegi Gorenak Jaizkibelek jarritako helegiteari arrazoia eman zion udaberrian; besteak beste, Herrizaingo Sailak debekua jartzeko arrazoirik ez zuela eta Ibilbidearen zati hori sinbolikoa zela zion Gorenaren erabakiak. Hala, konpainia parekidearen jarraitzaileek Gernikako Arbolatik pasatzen ere ikusi ahal izan dute desfilea. Jende ugarik jarraitu du ibilbide osoan zehar konpainia parekidearen jarduna eta soilik Kale Nagusian batu dira kontrakoak. Olaia Arbelaiz kantinerak onartu du “lasai” egin duela ibilbidea. “Espero nuen bezala izan da. Kale Nagusian urtero bezala, baina jende pila batekin animatzen. Eta Gernikako Arbolan jendea errespeto handiarekin zegoen, eta pixka bat harritu nau horrek, hunkigarria izan da. Oso pozik nago”, esan du ibilbidea amaitzean. Desfilea Saindua ermitaren parera iritsi denean [...]