Manifestazioa egin dute Altamirako jaien barruan
Gaur goizean Altamirako hamarnaka bizilagun ‘Altamira Lezo da’ pankartaren atzetik joan dira Altzate auzo elkartetik udaletxeraino. Euren arabera, udalak ez dio behar bezala kasu egiten auzoari, “espaloiak hautsiak daude, arratoiak, f...
Gaur goizean Altamirako hamarnaka bizilagun ‘Altamira Lezo da’ pankartaren atzetik joan dira Altzate auzo elkartetik udaletxeraino. Euren arabera, udalak ez dio behar bezala kasu egiten auzoari, “espaloiak hautsiak daude, arratoiak, funtzionatzen ez duten farolak daude…”.
Arratsaldean, truk txapelketa, ur jokoak, danborrada eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Bihar azken txanpan sartuko dira.

