Arratsalde animatua dator Elkarteen Foroan
12. Elkarteen Foroa abian da eta egunaren bigarren txanpan oraindik bada zer gozatua Daniel Ugarte pilotalekuan. 16:15etatik 17:00ak bitarte rock koreografiak, fitness eta step saioak izango dira, baita Ekialdeko dantzak, pop dance, street jazz eta fu...
12. Elkarteen Foroa abian da eta egunaren bigarren txanpan oraindik bada zer gozatua Daniel Ugarte pilotalekuan. 16:15etatik 17:00ak bitarte rock koreografiak, fitness eta step saioak izango dira, baita Ekialdeko dantzak, pop dance, street jazz eta funky dance ere (eszenatokian). 17:00etatik 18:00etara, toki berean, abesbatza kontzertua eta musika animazioa egongo dira.
Judoa ere ikusgai dago arratsaldeko seiak bitarte (arte martzial gelan). Pilota ezagutzeko aukera ere badago frontoian bertan, baita mahai tenisa ere.

