UEUko ikasleek Udalaren laguntza eska dezakete
Astelehenera arte aurkez daitezke agiria, udaletxeko Informazio Bulegoan; UEUk berak ere laguntza izango du Urtero bezala, aurten ere UEUko Udako Ikastaroetan parte hartu duten ikasle eta langabe oiartzuarrei diru laguntza emango die Oiartzungo Udalak....
Astelehenera arte aurkez daitezke agiria, udaletxeko Informazio Bulegoan; UEUk berak ere laguntza izango du
Urtero bezala, aurten ere UEUko Udako Ikastaroetan parte hartu duten ikasle eta langabe oiartzuarrei diru laguntza emango die Oiartzungo Udalak. Hilaren 10a arte —astelehenera arte— izango dute laguntza jaso ahal izateko agiriak aurkezteko epea herritarrek. Udaletxeko Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira eskaerak.
Eskaera orria, matrikularen ordainagiriaren kopia, UEUk emandako parte-hartze ziurtagiria eta 2011-2012 ikasturtean langabe edo ikasle izan direla frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte laguntza jaso nahi duten oiartzuarrek. Ikastaro bakoitzeko matrikularen eta egoitza gastuen erdia ordainduko die udalak, gehienez ere 185 eurora arte.
Horrez gain, udalak UEU berari 200 euroko diru-laguntza emango dio. Udalak laguntza horiek 1997tik ematen ditu, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) barruan, «euskararen aldeko motibazioa sustatzeko, herritarren artean euskarazko ezagutza handitzeko eta UEUren lana aitortzeko».

