Txirrindan segurtasunez ibiltzeko ikastaroa antolatu dute
Txirrindan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Irungo Udalak, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan. Ikastaroa, hilaren 22an izango da Osinbiribileko bidegorrian, Santiagoko kanalaren ondoan –zubiaren azpian–. Tokiko gobernutik jakinarazi dutenez, ikastaroak Energiaren Euskal Erakundearen parte hartzearekin antolatu dute, eta hirian zehar bizikleta segurtasunez erabiltzeko arazoak dituzten helduei zuzenduta dago. ibiltzeko segurtasun handirik ez duten helduei zuzenduta dago. Parte hartzen duten interesatuek txirrindaz gain, kaskoa eraman beharko dute. Izen-emateak HAZ bulegoan izango dira, hilaren 10etik 13ra bitartean.
Txirrindan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Irungo Udalak, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan. Ikastaroa, hilaren 22an izango da Osinbiribileko bidegorrian, Santiagoko kanalaren ondoan –zubiaren azpian–.
Tokiko gobernutik jakinarazi dutenez, ikastaroak Energiaren Euskal Erakundearen parte hartzearekin antolatu dute, eta hirian zehar bizikleta segurtasunez erabiltzeko arazoak dituzten helduei zuzenduta dago. ibiltzeko segurtasun handirik ez duten helduei zuzenduta dago. Parte hartzen duten interesatuek txirrindaz gain, kaskoa eraman beharko dute.
Izen-emateak HAZ bulegoan izango dira, hilaren 10etik 13ra bitartean.