Santiagotarrak-eko piraguistek hitzordua dute asteburuan
Gazte eta 23 urte azpiko Europako Slalom Txapelketa jokatzen ari da egunotan, Esloveniako Errepublikan. Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatu ziren atzokoan bertan, eta horietatik bik finalerdietarako txartela lortu zuten. Hala, 23 urte...
Gazte eta 23 urte azpiko Europako Slalom Txapelketa jokatzen ari da egunotan, Esloveniako Errepublikan. Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatu ziren atzokoan bertan, eta horietatik bik finalerdietarako txartela lortu zuten. Hala, 23 urte azpiko kategoriako David Perez eta gazte kategoriako Jokin Sanchez dira finalerdietarako sailkatuak. Osler Martinez eta Ekhi Diez 23 urte azpiko kategoriako beste bi piraguistak dira finalerdietan ariko ez direnak.
Asturiasen, bosgarrenaren bila
Era berean, Asturiasko Villaviciosa herriko estropadan parte hartuko dute bihar elkarteko hainbat piraguistek. Klubetik azaldu dutenez, azken estropada honetan seigarren postua utzi eta bosgarren postua lortzen saiatuko dira. Seniorren artean, Eric Arozena, Iñigo Garcia eta Javier Herrera daude.