Sahara Korrika elkartasun lasterketa, hurrengo igandean
Mendebaldeko Saharako herritarrei elkartasuna adierazteko, hurrengo igandean, hilak 16, lasterketa egingo dute Errenteria-Oreretan: Sahara Korrika. Udalak gogorarazi duenez, hiru hamarkada daramatzate erbestean, Marokoko erregimenak euren lurraldea mil...
Mendebaldeko Saharako herritarrei elkartasuna adierazteko, hurrengo igandean, hilak 16, lasterketa egingo dute Errenteria-Oreretan: Sahara Korrika. Udalak gogorarazi duenez, hiru hamarkada daramatzate erbestean, Marokoko erregimenak euren lurraldea militarki okupatu zuenetik, eta euren eskubideak ere behin eta berriro urratu dituzte.
Proba ez da lehiakorra izango: bost kilometro ingurukoa izango da, eta ibilbidea guztiz laua izango da herriko kaleetan zehar: Maria Lezo, Madalena, Herriko Plaza, Santa Klara, Fanderia, Gabierrota, Etxe Berriak, Olibet, Iztieta (bidegorritik), Niessen eta Kapitainenea. Hortik Herriko Plazara egingo dute Kabian amaitzeko.
Izena lasterketa egunean bertan eman beharko da, 11:00etan. Lasterketa 12:00etan hasiko da. Partaide bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu, eta diru hori Mendebaldeko Saharara bidaliko da. Trukean, elastiko bat jasoko dute.