Pasaia Kayak eta Donostia Kayak taldeetako zortzi palista Espainiako Txapelketan dira
Pasaia Kayak eta Donostia Kayak taldeetako zortzi ordezkari Espainiako Itsas Kayakeko Txapelketan parte hartzera abiatu ziren atzo. Dagoeneko La Vila Joiosa herrian (Alacant, Herrialde Katalanak) daude, eta euren helburua dominaren bat lortzea izango d...
Pasaia Kayak eta Donostia Kayak taldeetako zortzi ordezkari Espainiako Itsas Kayakeko Txapelketan parte hartzera abiatu ziren atzo. Dagoeneko La Vila Joiosa herrian (Alacant, Herrialde Katalanak) daude, eta euren helburua dominaren bat lortzea izango da. Zalantza bakarra Benavente ahizpekin dute. Araudi arazoak direla eta, ez dakite K-2 Mailan lehiatzerik izango duten. Bestela, K-1 Mailan ariko dira, bakoitza bere kategorian. Neskez gain, kadete mailan, 23 urtez azpikoen mailan, senior mailan eta beterano mailan parte hartuko dute pasaitar ordezkariek sprinter modalitate nagusian, eta kayak tradizionaleko modalitatean, aldiz, beterano mailan.


