Iñigo Muguruzaren azken lana, Kabigorrin entzungai izango da
Lurra, Iñigo Muguruzaren azken musika egitasmoa ezagutzeko parada izango da datorren irailaren 22an, Kabigorri Ateneoan. Muguruza baxujotzaile eta gitarjotzaileaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxujotzaileak, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzaileak, eta Ane Garciaren ahotsak osatzen dute laukotea. Hala, soinu akustikoak lantzen ditu laukoteak musika lan honetan: Afrikatik ateratako esklaboen erritmoak Europako eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, blues eta reggae estiloak jorratuz. Lurra diskoa taldeak berak ekoiztu zuen Tolosako Bonbereneako estudioetan, 2012ko maiatzean.
Lurra, Iñigo Muguruzaren azken musika egitasmoa ezagutzeko parada izango da datorren irailaren 22an, Kabigorri Ateneoan. Muguruza baxujotzaile eta gitarjotzaileaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxujotzaileak, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzaileak, eta Ane Garciaren ahotsak osatzen dute laukotea.
Hala, soinu akustikoak lantzen ditu laukoteak musika lan honetan: Afrikatik ateratako esklaboen erritmoak Europako eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, blues eta reggae estiloak jorratuz.
Lurra diskoa taldeak berak ekoiztu zuen Tolosako Bonbereneako estudioetan, 2012ko maiatzean.