Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gizartearen ispilu den itsasontzia

Portuaren eguneroko bizimoduan eta joan etorrietan, bada Trintxerpeko kaian ohikoa ez den belaontzi bat. Duela egun batzuk bertara iritsi zen ontzi koloretsua. Zoroen Itsasontzia da, eta datorren uda arte geldituko da bertan. Aurkezpen ekitaldi txiki bat egin zuten atzo Azart konpainiakoek kaian bertan. August Dirks barkuko kapitainak zoramena denen aberria dela aldarrikatu zuen, euskaraz egin zuen harrera hitzaldian. Ondoren, argi eta garbi utzi nahi izan zuen Zoroen Itsasontziko kapitaina izan arren, zoroak eurak ez direla: “Funtsean, gizartea zoratuta dagoela ikusten dugu: arrain hilak ikusten ditugu gainontzeko itsasontzietan, pozoina daramaten autoak… gure merkantzia bakarra zoramena da. Gizartearen ispilua besterik ez gara”. Itsasontzia orain dela hamahiru egun irten zen Marseillatik (Okzitania), eta Galizian geldialdia egin ondoren iritsi da Pasaiako badiara. Hala ere, bidaia askoz luzeagoa izan da: 23 urtekoa. Eta bi hamarkadatan egin dutena egingo dute Pasaian: antzerki saioak eskaini. Gaur, bihar eta etzi Zoramenaren Aldarria antzezlana taularatuko dute itsasontzian bertan. Inauterian oinarritutakoa, satira eta komikotasun puntuak ditu antzezlanak, konpainiako kide Bea Insak azaldu zuen moduan. Era berean, kaian bertan 220 lagunentzako tokia duten harmailak jarri dituzte. Antzezlana ikusteko prezioek ere badute “puntu zoro” bat: pertsona bakoitzak 13 zentimo ordaindu beharko ditu pisatzen dituen kilo bakoitzeko. Hori bai, 77 gorako kiloak ez [...]

admin
Bidasoa
2012/09/07

Portuaren eguneroko bizimoduan eta joan etorrietan, bada Trintxerpeko kaian ohikoa ez den belaontzi bat. Duela egun batzuk bertara iritsi zen ontzi koloretsua. Zoroen Itsasontzia da, eta datorren uda arte geldituko da bertan.

Aurkezpen ekitaldi txiki bat egin zuten atzo Azart konpainiakoek kaian bertan. August Dirks barkuko kapitainak zoramena denen aberria dela aldarrikatu zuen, euskaraz egin zuen harrera hitzaldian. Ondoren, argi eta garbi utzi nahi izan zuen Zoroen Itsasontziko kapitaina izan arren, zoroak eurak ez direla: “Funtsean, gizartea zoratuta dagoela ikusten dugu: arrain hilak ikusten ditugu gainontzeko itsasontzietan, pozoina daramaten autoak… gure merkantzia bakarra zoramena da. Gizartearen ispilua besterik ez gara”.Zoroen Itsasontzia uda arte arte egongo da Trintxerpen

Itsasontzia orain dela hamahiru egun irten zen Marseillatik (Okzitania), eta Galizian geldialdia egin ondoren iritsi da Pasaiako badiara. Hala ere, bidaia askoz luzeagoa izan da: 23 urtekoa. Eta bi hamarkadatan egin dutena egingo dute Pasaian: antzerki saioak eskaini.

Gaur, bihar eta etzi Zoramenaren Aldarria antzezlana taularatuko dute itsasontzian bertan. Inauterian oinarritutakoa, satira eta komikotasun puntuak ditu antzezlanak, konpainiako kide Bea Insak azaldu zuen moduan. Era berean, kaian bertan 220 lagunentzako tokia duten harmailak jarri dituzte.

Antzezlana ikusteko prezioek ere badute “puntu zoro” bat: pertsona bakoitzak 13 zentimo ordaindu beharko ditu pisatzen dituen kilo bakoitzeko. Hori bai, 77 gorako kiloak ez dira ordaindu beharko, eta 111 kilo baino gehiago pisatzen dutenek ez dute ezer ere ez ordaindu beharko. «Ikusle bakoitzak 10,1 euro ordaindu beharko ditu gehienez», esan zuen Insak. “Gure antzerkia herrikoia da, eta prezioak ere herrikoiak izatea nahi dugu”, gaineratu zuen.

 

Donostia 2016aren barruan

Zoroen Itsasontzia Pasaiara iristea orain dela hilabete batzuk hasi zen lantzen. Albaolarekin jarri ziren harremanetan. “Euskal Herrira etortzea interesatzen zitzaien, eta guk transmisio lanak egin genituen Pasaiako Udalarekin eta Donostia 2016ko antolatzaileekin”, esan zuen Albaolako Xabi Agotek.

Europako Kultura Hiriburutza antolatzeko ardura duen taldea ados zen proposamenarekin, eta Pasaiako badian jartzea erabaki zuten. “Pasaiari askotan eman zaio bizkarra Donostiatik. Gainera, hiriburutza ez da bakarrik Donostiarena. Eraldatzeko dugun asmoari lotuta, Pasaia bezalako eremu batean horrelako egitasmo bat egitea ideia ona iruditu zitzaigun”, adierazi zuen Igor Otxoa 2016ko proiektu arduradunak. Juanra Canok, Pasaiako Udalaren izenean, eta Gorka Reizabalek, portu agintaritzaren partez, beren poza azaldu nahi izan zuten itsasontzia bertan dagoelako.

Itsasontzia uda arte egongo da Trintxerpen, eta “sorpresak” egongo direla iragarri dute Azartekoek. Inguruko kultura eragileekin zein herritarrekin batera, antzerki laborategia izango da ontzia datozen hilabeteetan.

 

1916ko itsasontzia

Barkua ezagutu nahi dutenei gonbitea egin diete bertatik pasatzeko, nahi duten momentuan. Azarteko kideek bisitariak “beso zabalik” hartuko dituztela jakinarazi zuten.

Orain dela 98 urte eraiki zuten belaontzia, motorrik gabe. Ipar Itsasoan erabili zuten arrantzarako, eta II. Mundu Gerran erabili zuten alemaniarrek. Ondoren, jatorrizko jarduerara itzuli zen, eta 1972an hartu zuen erretiroa. 1989an Dirksek erosi, eta antzerkirako erabiltzen dute ordutik, “funtsean bizitzaren beraren bidaia den ibilbidea egiten”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.