Gazte asanbladak lan taldeei buruzko bilerara deitu du
Oreretako Gazte Asanblada udako geldialdiaren ostean lan taldeak antolatzen hasiko da, eta horretarako, iazko lan taldeetan izan zirenak eta interesa daukatenak animatu ditu gaur egingo duten bileran parte hartzera. Iazko lan taldeekin jarraitu nahi du...
Oreretako Gazte Asanblada udako geldialdiaren ostean lan taldeak antolatzen hasiko da, eta horretarako, iazko lan taldeetan izan zirenak eta interesa daukatenak animatu ditu gaur egingo duten bileran parte hartzera. Iazko lan taldeekin jarraitu nahi duela jakinarazi du gazte asanbladak; hala nola, euskara, aisia eta eskalada. Bilera 18:00etan izango da, gaztetxean.
Lan taldeez gain, gazte asanbladaren hamabigarren urteurrena prestatzeko lehen urratsa izango da gaurko bilkura. Urrian beteko ditu hamabi urte.
Mikelazuloren lekukoa
Gazte asanbladako kultura taldeak Mikelazuloren lekukoa hartu du Zine Txiroaren antolakuntzan (iaz elkarlanean aritu ziren). Lehen filma hilaren 16an emango dute, 18:00etan gaztetxean: La toma. Antolatzaileen arabera, krisi egoera eta greba izan dira film hori aukeratzeko arrazoia.