Errepublika garaiko azken udalbatza omenduko du udalak
Datorren ostegunean Errenteriako Udalak errepublika garaiko azken udalbatza omenduko du, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, orduko udalak “legezkotasuna defendatu” zuela gogoratuko dute, “historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasatu diren aurrean”. Ekitaldi horretan korporazioko kideak izandakoen senideek parte hartuko dute, eta horrez gain, oroimenezko plaka bat jarriko dute. Horiek Paulino Garcia alkatea, eta Florentino Loidi, Pio Etxeberria, Juan Jose Urigoitia, Juan Mitxelena, Antonio Garcia, Silvino Lopez, Arturo Prieto, Marino Bermejo, Agustin Bagues, Serapio Mendarte (fusilatua), Niceto Goikoetxea, Ascension Lasa, Jose Ereño, Isidro Bengoetxea eta Jose Antonio Pikabea zinegotzien senitartekoak izango dira. Ekitaldia irekia dela zehaztu du udalak. Aitortza horrekin, martxoko osoko bilkuran talde guztiek aho batez onartutako akordioa beteko du egungo udalbatzak, “garai hartako alkate, zinegotzi eta funtzionarioen memoria berreskuratuz; frankismoarekin moztuta geratu zen demokrazia aldiaren azken kate maila”.
Datorren ostegunean Errenteriako Udalak errepublika garaiko azken udalbatza omenduko du, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, orduko udalak “legezkotasuna defendatu” zuela gogoratuko dute, “historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasatu diren aurrean”.
Ekitaldi horretan korporazioko kideak izandakoen senideek parte hartuko dute, eta horrez gain, oroimenezko plaka bat jarriko dute. Horiek Paulino Garcia alkatea, eta Florentino Loidi, Pio Etxeberria, Juan Jose Urigoitia, Juan Mitxelena, Antonio Garcia, Silvino Lopez, Arturo Prieto, Marino Bermejo, Agustin Bagues, Serapio Mendarte (fusilatua), Niceto Goikoetxea, Ascension Lasa, Jose Ereño, Isidro Bengoetxea eta Jose Antonio Pikabea zinegotzien senitartekoak izango dira. Ekitaldia irekia dela zehaztu du udalak.
Aitortza horrekin, martxoko osoko bilkuran talde guztiek aho batez onartutako akordioa beteko du egungo udalbatzak, “garai hartako alkate, zinegotzi eta funtzionarioen memoria berreskuratuz; frankismoarekin moztuta geratu zen demokrazia aldiaren azken kate maila”.