Emakundek “baldintzarik gabeko babesa” eman dio Jaizkibel konpainiari
María Silvestre Emakundeko zuzendariak “baldintzarik gabeko babesa” eman die Hondarribiko Jaizkibel konpania parekideari eta Irungo alarde parekideari, eta bi herrietako udalei eskatu die desfilean “berdintasuna” sustatzeko lan...
María Silvestre Emakundeko zuzendariak “baldintzarik gabeko babesa” eman die Hondarribiko Jaizkibel konpania parekideari eta Irungo alarde parekideari, eta bi herrietako udalei eskatu die desfilean “berdintasuna” sustatzeko lan egiteko. Gaur jakinarazi duenez, bihar Alardean izango da Maria Silvestre.
“Erakunde publikoak eragozpenak kentzera behartuta daude legez, ospakizun horretan parte hartu nahi duten emakumeek gizonekiko berdintasunean parte har dezaten”, esan du Emakundeko buruak. Irungo eta Hondarribiko alkateek eta udal gobernuek halako jarrerarik ez dutela erakutsi salatu du.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Aralarrek, Alternatibak eta IU-Ezker Anitzak ere iragarri dute bihar konpainia parekidearen ibilbidean izango direla.