Bihar, grebari eta hauteskundeei buruzko batzarra
Udaletxean izango da, 11:00etan; Greba Komitea ere jarri dute martxan eta parte hartzeko deia egin dute Herri batzarra deitu du ezker abertzaleak biharko. 11:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Bertan, hilaren 26ko greba orokorra, eta urriaren...
Udaletxean izango da, 11:00etan; Greba Komitea ere jarri dute martxan eta parte hartzeko deia egin dute
Herri batzarra deitu du ezker abertzaleak biharko. 11:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Bertan, hilaren 26ko greba orokorra, eta urriaren 21eko hauteskundeak izango dituzte hizpide. Oiartzungo ezker abertzaleak deia egin die herritarrei batzarrean parte hartzeko.
Bestalde, greba orokorraren harira, jakinarazi dute Greba Komitea jarri dutela martxan. Lehen bilera asteartean izango da, hilaren 11n, 19:30ean Girizia elkartean. Horretan ere parte hartzeko deia egin du ezker abertzaleak.

