Andra Marik ikasturte berria hasiko du datorren astean
Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek astelehenean hasiko du ikasturte berria: Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek. Hurrengo egunean, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, Andra Mari Abesb...
Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek astelehenean hasiko du ikasturte berria: Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek. Hurrengo egunean, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, Andra Mari Abesbatzaren egoitzan.
Kurtso berrian 6-7 urteko 175 ikasle ariko dira abesbatzan, 15 musika tailerrean, 71 Orereta Txikin, 62 Oreretan eta 27 Oinarri abesbatzan.

