Zoroen Itsasontzia Trintxerpera iritsi da
Donostia 2016ko ekitaldien harira, Zoroen Itsasontzia Trintxerpeko kaira iritsi da. 23 urte daramate bidaiatzen, eta iristen diren portu bakoitzean antzerkia egiten dute. Pasaian bihar, etzi eta igandean saioak emango dituzte, 21:00etan. Hainbat arlota...
Donostia 2016ko ekitaldien harira, Zoroen Itsasontzia Trintxerpeko kaira iritsi da. 23 urte daramate bidaiatzen, eta iristen diren portu bakoitzean antzerkia egiten dute. Pasaian bihar, etzi eta igandean saioak emango dituzte, 21:00etan. Hainbat arlotako antzerkia lantzen dute: satira, komikoa, inauterian oinarria duena… Zoroen Itsasuntziak “gizartearen ispilua” dela esan dute Azart konpainiako kideek. Udarara arte egongo dira Trintxerpen, eta bertako kultura eragileekin zein herritarrekin elkarlanean ariko direla iragarri dute.