Oiartzuarrak, Karaezko prentsan
Oiartzuarrek hemezortzigarren bidaia egin dute Karaezera abuztuan, Karaez-Oiartzun Senidetza Elkartearen eskutik. Hango prentsak ere eman du bidaiaren berri. Geldialdiren bat tarteko, baina dagoeneko hemezortzigarren bidaia egin dute aurten oiartzuarrek Karaezera. Eta horren berri eman du Bretainiako prentsak ere. Ouest France egunkariak, oiartzuarrek hara egindako bidaiaren berri eman zuen pasa den abuztuaren 13an, eta sarean ere kontsulta daiteke. Egunkarian jasota geratu denez, lau egunez, kaleetan euskara entzuteko aukera izan zuten hango bizilagunek. Oiartzuarrak —37 guztira—, abuztuaren 8an joan ziren bertara, eta Diwan lizeoan hartu zuten ostatu. Hainbat bisita egin zituzten: Morlaix, Roscoff, Saint-Michel, Saint-Malo, Quimper, Loconan eta Karaez. Asier Legorburu Kultura zinegotziak Ouest France-ri esandakoaren arabera, asko gustatu zitzaien bidaia joan zirenei, besteak beste, Karaezek Euskal Herria gogorarazten zielako: «Oso berdea da, Euskal Herria bezala, baina mendi gutxiago daude». Senidetzaren garrantzia Urteak dira Karaez eta Oiartzun senidetuta daudela, eta urtero hara bidaia egiteak, bi herrien arteko harremana sustatzea du helburu. Bi aldeentzat, oso garrantzitsua da senidetza: «Bretoiek zein euskaldunek, gure hizkuntza propioa dugu eta gure kultura. Kultura gutxituak ditugu eta horiek mantendu behar ditugu. Diwan lizeoko ikasleentzat, garrantzitsua da jakitea guk dena euskaraz egiten dugula: lana, eztabaidatu…». Dagoeneko, 1.000 oiartzuar inguru izan dira bertan, bizilagunen %10 gutxi gorabehera. Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak [...]
Oiartzuarrek hemezortzigarren bidaia egin dute Karaezera abuztuan, Karaez-Oiartzun Senidetza Elkartearen eskutik. Hango prentsak ere eman du bidaiaren berri.
Geldialdiren bat tarteko, baina dagoeneko hemezortzigarren bidaia egin dute aurten oiartzuarrek Karaezera. Eta horren berri eman du Bretainiako prentsak ere. Ouest France egunkariak, oiartzuarrek hara egindako bidaiaren berri eman zuen pasa den abuztuaren 13an, eta sarean ere kontsulta daiteke.
Egunkarian jasota geratu denez, lau egunez, kaleetan euskara entzuteko aukera izan zuten hango bizilagunek.
Oiartzuarrak —37 guztira—, abuztuaren 8an joan ziren bertara, eta Diwan lizeoan hartu zuten ostatu. Hainbat bisita egin zituzten: Morlaix, Roscoff, Saint-Michel, Saint-Malo, Quimper, Loconan eta Karaez.
Asier Legorburu Kultura zinegotziak Ouest France-ri esandakoaren arabera, asko gustatu zitzaien bidaia joan zirenei, besteak beste, Karaezek Euskal Herria gogorarazten zielako: «Oso berdea da, Euskal Herria bezala, baina mendi gutxiago daude».
Senidetzaren garrantzia
Urteak dira Karaez eta Oiartzun senidetuta daudela, eta urtero hara bidaia egiteak, bi herrien arteko harremana sustatzea du helburu. Bi aldeentzat, oso garrantzitsua da senidetza: «Bretoiek zein euskaldunek, gure hizkuntza propioa dugu eta gure kultura. Kultura gutxituak ditugu eta horiek mantendu behar ditugu. Diwan lizeoko ikasleentzat, garrantzitsua da jakitea guk dena euskaraz egiten dugula: lana, eztabaidatu…».
Dagoeneko, 1.000 oiartzuar inguru izan dira bertan, bizilagunen %10 gutxi gorabehera. Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak antolatu ohi duen bidaiari esker joan dira asko. Horrez gain, hainbeste gustatu zaie joan direnei edo hango berri izan dutenei, asko direla lagunekin ere hara joaten direnak.