Mugarriak ikuskatuko ditu gobernu taldeak
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Jose Antonio Santano alkatea, hainbat hautetsiekin batera, mugarriak ikuskatuko dituzte hilaren 14ean. Ikuskatze lana sinbolikoa da eta 80. hamarkadan abiatu zen, iraganeko ibilbide berak errepikatuz. Horiek horrela, Ir...
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Jose Antonio Santano alkatea, hainbat hautetsiekin batera, mugarriak ikuskatuko dituzte hilaren 14ean. Ikuskatze lana sinbolikoa da eta 80. hamarkadan abiatu zen, iraganeko ibilbide berak errepikatuz.
Horiek horrela, Iruno Udaletik azaldu dutenez lau ibilbide ezberdin egon arren, hautetsiek egingo dutena ondokoa izango da: Aiako Harritik Endarlatsara, Hirumugarrieta eta Aldarregi igarota.
Mugak
Irungo azalera 4.176 hektareaz osatuta dago, 31,13 km-ko perimetroa duelarik. Hala, Hondarribia, Urruña eta Hendaiarekin muga egiten du Irunek iparraldean, eta Biriatu eta Berarekin ekialdean. Hegoaldeari dagokionez, Lesakarekin muga egiten du, eta mendebaldean aldiz, Lesaka, Oiartzun eta Lezorekin.
Hala, Bera, Lesaka, Oiartzun, Lezo eta Hondarribiko kasuetan mugarriak ezagutzen dira. Irungo mugarriak antzinako grafia erabiltzen dute eta ‘Y’ bat ikus daiteke bertan. Hendaia, Urruña eta Biritun bestalde, Bidasoa ibaiak zehazten du zein den muga.
Mugarririk zaharrenak 1776. urtean jarri zituzten, hori baita mugarrian bertan zehaztutako data.