Luzaketa globalak ikastaroa eskainiko dute Helduen Tailerretan, lehenengoz
Astelehen eta asteazkenetan izango da, Altzibarren; 25 ikastaro antolatu ditu guztira Heltak 2012-2013 ikasturteari begira, helduentzako tailerretako eskaintza zabala antolatu du Helta taldeak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Gainera, ikastaro berri bat izango da aurten: luzaketa globalak. Antolatzaileek zehaztu dutenez, etxez etxe banatu duten eskuorrian bi akats daude, eta horietako bat da azken ikastaro horri dagokiona. Izan ere, ez da ageri zerrendan. Luzaketa globalak ikastaroa, astelehen eta asteazkenetan emango dute, 15:30etik 16:30era, Altzibarren. Beste akatsa antzerki ikastaroari dagokio. Eskuorriaren arabera, antzerki eskolak astelehenetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, astelehenetan izango dira eskolak, bai, baina 19:00etatik 21:00etara. Guztira 25 ikastaro antolatu dituzte Helta taldeko kideek. Horietako gehienak, 22, urritik maiatzera bitartekoak izango dira. Gainontzeko hirurak, berriz, hiru hilabetekoak izango dira (behean zehaztuta). Hilaren 12ra arte Izena emateko epea astelehenetan ireki zuten, eta hilaren 12ra arte (asteazkenera arte) egongo da zabalik. Hiru hilabeteko ikastaroek 30 euroko prezioa dute oiartzuarrentzat, eta 40 euro Oiartzunen bizi ez direnentzat. Ikasturte osokoek, berriz, 55 euro balio dute oiartzuarrentzat, eta 75 kanpotarrentzat. Ikastaro bat, bestalde, doan izango da: haurrentzako masajea (ikastolan emango dute, astearte arratsaldeetan). Apuntatu nahi dutenek, honako kontu korronteetan sartu behar dute dirua: 2101 0060 06 0125995225 (Kutxabank) eta 3035 0126 62 1260016390 (Euskadiko Kutxa). [...]
Astelehen eta asteazkenetan izango da, Altzibarren; 25 ikastaro antolatu ditu guztira Heltak
2012-2013 ikasturteari begira, helduentzako tailerretako eskaintza zabala antolatu du Helta taldeak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Gainera, ikastaro berri bat izango da aurten: luzaketa globalak.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, etxez etxe banatu duten eskuorrian bi akats daude, eta horietako bat da azken ikastaro horri dagokiona. Izan ere, ez da ageri zerrendan. Luzaketa globalak ikastaroa, astelehen eta asteazkenetan emango dute, 15:30etik 16:30era, Altzibarren.
Beste akatsa antzerki ikastaroari dagokio. Eskuorriaren arabera, antzerki eskolak astelehenetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, astelehenetan izango dira eskolak, bai, baina 19:00etatik 21:00etara.
Guztira 25 ikastaro antolatu dituzte Helta taldeko kideek. Horietako gehienak, 22, urritik maiatzera bitartekoak izango dira. Gainontzeko hirurak, berriz, hiru hilabetekoak izango dira (behean zehaztuta).
Hilaren 12ra arte
Izena emateko epea astelehenetan ireki zuten, eta hilaren 12ra arte (asteazkenera arte) egongo da zabalik. Hiru hilabeteko ikastaroek 30 euroko prezioa dute oiartzuarrentzat, eta 40 euro Oiartzunen bizi ez direnentzat. Ikasturte osokoek, berriz, 55 euro balio dute oiartzuarrentzat, eta 75 kanpotarrentzat. Ikastaro bat, bestalde, doan izango da: haurrentzako masajea (ikastolan emango dute, astearte arratsaldeetan).
Apuntatu nahi dutenek, honako kontu korronteetan sartu behar dute dirua: 2101 0060 06 0125995225 (Kutxabank) eta 3035 0126 62 1260016390 (Euskadiko Kutxa). Ordaindu ondoren, ordainagiria gorde behar da matrikula egiteko. Manuel Lekuona Bibliotekako sarreran egin behar da matrikula (astegunetan, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara). Eta egiterakoan, beharrezkoa da ordainagiria eta NANaren fotokopia eramatea, eta aukeratutako ikastaroa, ordutegia, izena eta telefono zenbakia adieraztea.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, ikastaroak aurrera ateratzeko beharrezkoa izango da 10 pertsonako taldeak osatzea.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi dutenek, 618 09 11 76 telefono zenbakira dei dezakete, edota helduenta@hotmail.com helbidera idatzi.
Helduen Tailerrak
Hiru hilabeteko ikastaroak
- Makillajea. Urritik abendura.
- Sukaldaritza energetikoa. Urritik abendura eta urtarriletik martxora.
- Xakea.
Urritik maiatzera, ikasturte osoko ikastaroak
- Antzerkia.
- Ariketa mentala.
- Bertsolaritza.
- Ehoziria.
- Egur-taila.
- Zaharberritzea.
- Eskulanak.
- Euskal dantzak.
- Gimnasia.
- Gitarra.
- Informatika.
- Joste lanak.
- Margolaritza.
- Masajea.
- Oihalkilan-Patchwork.
- Pilates.
- Sabel dantza.
- Sukaldaritza.
- Yoga. pTai-Chi/Chi-Kung.
- Haurrentzako masajea (doan da).
- Luzaketa globalak.