Lapurreteri buruz ohartarazi du udaltzaingoak
Udaltzaingoaren arabera, egunotan bi gazte Hirigintza departamentuko teknikariak direlakoan, eraikinaren egitura ikuskatzera sartzen ari dira herriko etxebizitza zaharretara. Horietako bat jabearekin hizketan gelditzen den bitartean, besteak dirua, bit...
Udaltzaingoaren arabera, egunotan bi gazte Hirigintza departamentuko teknikariak direlakoan, eraikinaren egitura ikuskatzera sartzen ari dira herriko etxebizitza zaharretara. Horietako bat jabearekin hizketan gelditzen den bitartean, besteak dirua, bitxiak eta antzekoak lapurtzen ditu.
Gaineratu duenez, Errenteriako Udala ez da inolako bisita motarik egiten ari, eta beraz, herritarrei eskatu diete zalantzarik edukiz gero Udaltzaingora deitzeko (943 34 43 43).