Laguntza emateko xedez
Buruko gaixotasunak dituzten pertsonen senide eta zaintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Agifes elkarteak irailaren 13an, 27an eta urriaren 11n, Irungo Ospitale Zaharrean. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatu du elkarteak ikastaroa. Agifesetik azaldu dutenez, ikastaroak buru eritasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileenganako laguntza indartu nahi du. Elkartearen arabera, senide eta zaintzaileek, elkartearen funtsezko zutabe izateaz gain, “buruko gaixotasuna duten pertsonen sendatze prozesuan berebiziko garrantzia dute”. Formazio ikastaroa Eskizofrenia, nahasmen bipolarra edota nortasun nahasmena duten pertsonen gainekoa izango da ikastaroa. Elkartetik azaldu dutenez, familia arteko harremanak eta giroa, gaixotasun horien ondorioz ezegonkortu daitezke. Horri aurre egiteko helburuarekin, “gaixotasunaren gaineko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek”. Era berean, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen gaineko informazioa jasoko dute. Horrez gain, buru gaixotasuna duen pertsonak dituen babes juridikoak ere landuko dituzte. Horiek horrela, ikastaroan parte hartu nahi duten zaintzaile eta senideek Agifes elkartera dei dezakete, 943 474337 telefono zenbakira. 27 urte laguntza ematen Agifes elkartea 1985. urtean sortu zen, buruko gaixotasunak zituzten pertsonen senideei eta zaintzaileei laguntza emateko helburuarekin. Gaur egun, 1.000 bazkide baino gehiago ditu elkarteak, eta errehabilitazio psikosozialerako hiru gune kudeatzeaz gain, laguntza taldeak, [...]
Buruko gaixotasunak dituzten pertsonen senide eta zaintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Agifes elkarteak irailaren 13an, 27an eta urriaren 11n, Irungo Ospitale Zaharrean. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatu du elkarteak ikastaroa.
Agifesetik azaldu dutenez, ikastaroak buru eritasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileenganako laguntza indartu nahi du. Elkartearen arabera, senide eta zaintzaileek, elkartearen funtsezko zutabe izateaz gain, “buruko gaixotasuna duten pertsonen sendatze prozesuan berebiziko garrantzia dute”.
Formazio ikastaroa
Eskizofrenia, nahasmen bipolarra edota nortasun nahasmena duten pertsonen gainekoa izango da ikastaroa. Elkartetik azaldu dutenez, familia arteko harremanak eta giroa, gaixotasun horien ondorioz ezegonkortu daitezke. Horri aurre egiteko helburuarekin, “gaixotasunaren gaineko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek”.
Era berean, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen gaineko informazioa jasoko dute. Horrez gain, buru gaixotasuna duen pertsonak dituen babes juridikoak ere landuko dituzte.
Horiek horrela, ikastaroan parte hartu nahi duten zaintzaile eta senideek Agifes elkartera dei dezakete, 943 474337 telefono zenbakira.
27 urte laguntza ematen
Agifes elkartea 1985. urtean sortu zen, buruko gaixotasunak zituzten pertsonen senideei eta zaintzaileei laguntza emateko helburuarekin. Gaur egun, 1.000 bazkide baino gehiago ditu elkarteak, eta errehabilitazio psikosozialerako hiru gune kudeatzeaz gain, laguntza taldeak, terapia taldeak, aisialdi taldeak, etxez etxeko esku-hartze psikohezitzailea eta beste hainbatzerbitzu eskaintzen ditu.