Irun Rock jaialdia hilaren 21ean eta 22an egingo dute
Men of Rock musika elkarteak eta Bloody Mary disko dendak antolatutako Irun Rock musika jaialdia hilaren 21ean eta 22an egingo dute, Cafe Irunen eta San Juan Etxeandia plazan. Parte hartuko duten musikarien artean besteak beste, Muturbeltz, John Paul Keith, Insolenzia… daude, eta horrez gain, DJak ere izango dira. Hala, Belen Sierra Irungo Udaleko kultur ordezkariak azaldutakoaren arabera, Irun Zuzenean ekimenaren barruan kokatzen da jaialdia eta “apiriletik hona, hamar ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte horren harira”. Musikaz betetako asteburua Ostiralari dagokionez, John Paul Keith abeslariak irekiko du jaialdia, The man that the time forgot diskoarekin. Kontzertua Cafe Irunen izango da 21:00etatik aurrera, eta Bloody Maryren eskutik izango da Keith agertokian. Larunbatean, bestalde, hamaika emanaldi izango dira San Juan Etxeandia plazan eta Cafe Irunen. Hala, Insolenzia taldeak irekiko du larunbata (18:00) San Juanen eta horren ondotik Groovetes, PLV Havoc, Helltrip eta La Doble Fila ariko dira bertan. Larunbata gaua segitzeko asmoarekin, debaldeko autobusak eskainiko dituzte jaialdiko antolatzaileek San Juan Etxeandia plazatik Cafe Irunera eta bertan, Bidasoa Delta Kings eta Temblores izango dira. Bukatzeko, Rocknroll DJ Set-en emanaldia izango da.
Men of Rock musika elkarteak eta Bloody Mary disko dendak antolatutako Irun Rock musika jaialdia hilaren 21ean eta 22an egingo dute, Cafe Irunen eta San Juan Etxeandia plazan. Parte hartuko duten musikarien artean besteak beste, Muturbeltz, John Paul Keith, Insolenzia… daude, eta horrez gain, DJak ere izango dira.
Hala, Belen Sierra Irungo Udaleko kultur ordezkariak azaldutakoaren arabera, Irun Zuzenean ekimenaren barruan kokatzen da jaialdia eta “apiriletik hona, hamar ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte horren harira”.
Musikaz betetako asteburua
Ostiralari dagokionez, John Paul Keith abeslariak irekiko du jaialdia, The man that the time forgot diskoarekin. Kontzertua Cafe Irunen izango da 21:00etatik aurrera, eta Bloody Maryren eskutik izango da Keith agertokian.
Larunbatean, bestalde, hamaika emanaldi izango dira San Juan Etxeandia plazan eta Cafe Irunen. Hala, Insolenzia taldeak irekiko du larunbata (18:00) San Juanen eta horren ondotik Groovetes, PLV Havoc, Helltrip eta La Doble Fila ariko dira bertan.
Larunbata gaua segitzeko asmoarekin, debaldeko autobusak eskainiko dituzte jaialdiko antolatzaileek San Juan Etxeandia plazatik Cafe Irunera eta bertan, Bidasoa Delta Kings eta Temblores izango dira. Bukatzeko, Rocknroll DJ Set-en emanaldia izango da.