Gaurtik igandera etengabe ariko dira kanilak lanean II. Garagardo Festan
Ohiko zaporeetatik atera, eta dastamena lantzeko aukera izango dute egunotan herritarrek, Landare elkarteak antolatutako II. Garagardo Festan. Gaur bertan hasiko da azoka, eta lau egunez egongo dira Koldo Mitxelena plazan garagardo iturriak etengabe lanean. Iazko arrakasta ikusita, aurten errepikatzea erabaki du antolakuntzak, eta azoka duela urtebete antzera mantendu arren, aldaketa batzuk ere izango dira. Protagonista nagusi den edariari dagokionez, Bretainiatik etorritako garagardo horia probatzeko aukera izango da. Horrekin batera, Alemaniako, Belgikako, Txekiako eta Galiziako garagardoak dastatu ahal izango dira. Janariari dagokionez, berriz, menua izango da aurtengo berritasuna: 24 euroren truke, bi pertsonentzako menua izango da, entsalada, saltxitxak, ukondo edo oilaskoa, postrea eta bi garagardorekin. Iazko prezioak Gorabeherarik izango ez dutenak prezioak izango dira; iazkoak mantendu dituzte. Horrenbestez, litro erdiko pitxerra erosita (1,50 euro) garagardo bakoitzeko 3,80 euro ordaindu beharko da. Menuaz aparte, oilaskoa, ukondoa eta saltxitxak hamarna euroan erosi ahal izango dira. Horretarako, karparen kanpoaldean bi leihatila jarriko dituzte. Hor tiketak erosi eta gero barran aldatu beharko dira. Gunea arratsaldez irekita egongo da lau egunetan, 18:00etatik 00:00etara. Atzo dagoeneko, dena prestatzen ari ziren antolatzaileak. Bisitak ere joan den urteko kopuruaren antzekoak izatea espero du Landarek. Iaz, 1.000 lagun pasatu ziren eguneko Garagardo Festatik. Aurten ere iragarri duten eguraldi onak jendea [...]
Ohiko zaporeetatik atera, eta dastamena lantzeko aukera izango dute egunotan herritarrek, Landare elkarteak antolatutako II. Garagardo Festan. Gaur bertan hasiko da azoka, eta lau egunez egongo dira Koldo Mitxelena plazan garagardo iturriak etengabe lanean.
Iazko arrakasta ikusita, aurten errepikatzea erabaki du antolakuntzak, eta azoka duela urtebete antzera mantendu arren, aldaketa batzuk ere izango dira. Protagonista nagusi den edariari dagokionez, Bretainiatik etorritako garagardo horia probatzeko aukera izango da. Horrekin batera, Alemaniako, Belgikako, Txekiako eta Galiziako garagardoak dastatu ahal izango dira.
Janariari dagokionez, berriz, menua izango da aurtengo berritasuna: 24 euroren truke, bi pertsonentzako menua izango da, entsalada, saltxitxak, ukondo edo oilaskoa, postrea eta bi garagardorekin.
Iazko prezioak
Gorabeherarik izango ez dutenak prezioak izango dira; iazkoak mantendu dituzte. Horrenbestez, litro erdiko pitxerra erosita (1,50 euro) garagardo bakoitzeko 3,80 euro ordaindu beharko da. Menuaz aparte, oilaskoa, ukondoa eta saltxitxak hamarna euroan erosi ahal izango dira.
Horretarako, karparen kanpoaldean bi leihatila jarriko dituzte. Hor tiketak erosi eta gero barran aldatu beharko dira.
Gunea arratsaldez irekita egongo da lau egunetan, 18:00etatik 00:00etara. Atzo dagoeneko, dena prestatzen ari ziren antolatzaileak.
Bisitak ere joan den urteko kopuruaren antzekoak izatea espero du Landarek. Iaz, 1.000 lagun pasatu ziren eguneko Garagardo Festatik. Aurten ere iragarri duten eguraldi onak jendea animatzea da euren itxaropena.
Horregatik herritar guztiak deitu dituzte tabernetan probatuko ez dituzten garagardoak ezagutzera.
Garagardoak
- Alemaniakoak. Einsiedler horia, garizkoa, garizkoa pomeloarekin, hori sendoa eta txigortua eta sendoa.
- Belgikakoak. Leffe gorria, horia eta beltza eta Hoegaarden garizko zuria.
- Txekiakoak. Budejovicky horia eta beltza.
- Bretainiakoa. Horia.
- Galiziakoa. 1906 txigortua, eta Estrella Galicia 0,0.