Alardearen ibilbide bera egin ahal izango du Jaizkibelek
Aurreko urteetan ez bezala, Alardearen ibilbide bera egin ahal izango du Jaizkibel konpainia parekideak aurtengo alardean, hori bai, beste ordutegi batean. Iaz Herrizaingo Sailak Gernikako arboletik desfilatzea debekatu zion, “segurtasun arrazoiak” argudiatuta, baina aurtengo apirilean EAEko Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen debekua, Herrizaingo Sailak ibilbidea “modu arbitrarioan” aldatu zuela arrazoituz. Hala, ontzat eman zuen Jaizkibelek jarritako helegitea. Epaiaren arabera, Jaizkibeleko kideei biltzeko askatasuna urratu zieten eta onartu zuen debekatu zieten ibilbidearen zatia “sinbolikoa” zela. Aurten, gainera, entseguetan San Pedro kaletik desfilatzeko baimena eduki du konpainia parekideak eta pozik agertu da horrekin kapitain karguan estreinekoz ari den Izaskun Larruskain: «Hasieran, bitan pasatzeko asmoa agertu genuen, baina soilik behin pasatzeko baimena eman ziguten. Herrizaingo Sailarekin hitz egin genuen eta ados jarri ginen behin bertatik eta beste behin Zuloaga kaletik pasatzeko. Pozik gaude, aurten ibilbide polita egin dugulako entseguetan». Konponbiderako urratsik ez Harresi azpiko zatia barne, Alarde Fundazioak antolatzen duen desfilearen ibilbide bera egingo du emakume eta gizonez osaturiko Jaizkibel konpainiak, baina horrek ez du esan nahi konponbiderako urratsik egin denik. Larruskainen ustez, “Alarde Fundazioak eman behar du lehen urratsa. Gu prest gaude beraiekin hitz egiteko, behin baino gehiagoetan eskaera luzatu diegu eta erantzunaren zain gaude. Ondo legoke udalak laguntzea ere. Horrek [...]
Aurreko urteetan ez bezala, Alardearen ibilbide bera egin ahal izango du Jaizkibel konpainia parekideak aurtengo alardean, hori bai, beste ordutegi batean. Iaz Herrizaingo Sailak Gernikako arboletik desfilatzea debekatu zion, “segurtasun arrazoiak” argudiatuta, baina aurtengo apirilean EAEko Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen debekua, Herrizaingo Sailak ibilbidea “modu arbitrarioan” aldatu zuela arrazoituz.
Hala, ontzat eman zuen Jaizkibelek jarritako helegitea. Epaiaren arabera, Jaizkibeleko kideei biltzeko askatasuna urratu zieten eta onartu zuen debekatu zieten ibilbidearen zatia “sinbolikoa” zela.
Aurten, gainera, entseguetan San Pedro kaletik desfilatzeko baimena eduki du konpainia parekideak eta pozik agertu da horrekin kapitain karguan estreinekoz ari den Izaskun Larruskain: «Hasieran, bitan pasatzeko asmoa agertu genuen, baina soilik behin pasatzeko baimena eman ziguten. Herrizaingo Sailarekin hitz egin genuen eta ados jarri ginen behin bertatik eta beste behin Zuloaga kaletik pasatzeko. Pozik gaude, aurten ibilbide polita egin dugulako entseguetan».
Konponbiderako urratsik ez
Harresi azpiko zatia barne, Alarde Fundazioak antolatzen duen desfilearen ibilbide bera egingo du emakume eta gizonez osaturiko Jaizkibel konpainiak, baina horrek ez du esan nahi konponbiderako urratsik egin denik.
Larruskainen ustez, “Alarde Fundazioak eman behar du lehen urratsa. Gu prest gaude beraiekin hitz egiteko, behin baino gehiagoetan eskaera luzatu diegu eta erantzunaren zain gaude. Ondo legoke udalak laguntzea ere. Horrek ekarriko luke alardea berriro publikoa izatea, eta emakumeek ere parte hartu ahal izatea”.
Kalean esaten denez, geroz eta gehiago dira konpainia parekidearen parte hartzea onartzeko prest leudekeen konpainiak, eta, Larruskainek “horren berri ofizialik” ez dutela dioen arren, hori gertatu gertatuko dela uste du: “Urtetik urtera konpainia bera eta gizartearen sostengua handituz doaz, eta dagoeneko jendeak beste konpainia bat bezala onartzen gaitu”.