Urdabururen hurrengo irteera, Orhi ingurura
Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren hirugarren etapa antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak hurrengo larunbaterako (hilak 15). Ibilbidea Iturzaetatik (Larrauko gaina) Bagargira (Iratiko txaletak) izango da, eta bidea, Orhi, Zazpig...
Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren hirugarren etapa antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak hurrengo larunbaterako (hilak 15). Ibilbidea Iturzaetatik (Larrauko gaina) Bagargira (Iratiko txaletak) izango da, eta bidea, Orhi, Zazpigaina, Hodeizugaina eta Pellusagaina mendiak zeharkatuko dituzte. Ibilbidea sei ordukoa da.
Ohi bezala, larunbatean, 07:00etan aterako dira Zumardiko autobus geltokitik. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da. Horretarako elkartetik pasatu daiteke astearte eta ostegunetan (20:30etik 22:00etara) edo egun eta ordutegi berean 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu.

