Udaleko hainbat zerbitzutan ez da BEZaren igoerarik emango
Krisi ekonomikoaren harira, Irungo hainbat zerbitzu publikok BEZaren igoera ez dutela pairatuko ere jakinarazi du udal gobernuak. Ildo horretatik, garraio zerbitzu publikoak ez du BEZaren igoera jasango. Horrekin batera, udal aterpetxearen eta TAOren p...
Krisi ekonomikoaren harira, Irungo hainbat zerbitzu publikok BEZaren igoera ez dutela pairatuko ere jakinarazi du udal gobernuak.
Ildo horretatik, garraio zerbitzu publikoak ez du BEZaren igoera jasango. Horrekin batera, udal aterpetxearen eta TAOren prezioek bere horretan segituko dute.
Bukatzeko, Kirol Txartelaren kostua ere orain artekoa izango da: bai dagoeneko erabiltzaile direnentzat, baita berrientzat ere.