Udalak auzo elkartearekin egindako bileraren haritik
Jose Cruz Legorburu. Gabierrotako Auzo Elkarteko presidentea. Errenteriako Udalak Gabierrotan bilera ireki bat deitu zuen 2011ko urriaren 3an, eta auzo elkartearen lokalean bertan egin zen egun horretan. Bertan Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez zinegotziak eta 66 bizilagunek parte hartu zuten, eta Gabierrotan dauden arazo garrantzitsuenak jakinarazi ziren, eta baita beste txikiago batzuk ere, oraindik irtenbidea eman ez zaienak. Alkateak azaldu zuen Errenteriako hainbat auzotan bilerak egiten ari zirela, bertan oraindik irtenbiderik eman ez zaien arazoak ezagutu, eta era berean, udala herritarrengana hurbiltzeko, eta baita alderantziz ere, herritarrak udalera. Horrez gain, udal kudeaketaren zati bat ere auzo horietara eramateko asmoa agertu zuen. Udalak bilera batera deituko gintuen funtsezko arazoak tratatzeko, eta horrez gain, arazo txikiagoak konpontzen joango zen. Baiezta dezakegu bizilagunek bilera horri buruz egindako iruzkin guztiak oso positiboak izan zirela, eta udal gobernu berriarekiko itxaropena azaldu zutela. 11 hilabete beranduago, egiaztatu dugu udal langileak Hiri Mantenuko hainbat arazo konpontzen joan direla. Beste batzuk egiteko bidean daudela ere azaldu digute, baina oraindik inork ez gaitu inongo bilerara deitu funtsezko arazoei buruz hitz egiteko. Bilera antolatuko dutela esaten digute, baina gero ez dute egiten. Nahiz eta alkateari behin baino gehiagotan hainbat idatzi zuzendu, apirilaren 13an eta uztailaren 3an, ez dugu erantzunik jaso, eta [...]
Jose Cruz Legorburu. Gabierrotako Auzo Elkarteko presidentea. Errenteriako Udalak Gabierrotan bilera ireki bat deitu zuen 2011ko urriaren 3an, eta auzo elkartearen lokalean bertan egin zen egun horretan. Bertan Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez zinegotziak eta 66 bizilagunek parte hartu zuten, eta Gabierrotan dauden arazo garrantzitsuenak jakinarazi ziren, eta baita beste txikiago batzuk ere, oraindik irtenbidea eman ez zaienak.
Alkateak azaldu zuen Errenteriako hainbat auzotan bilerak egiten ari zirela, bertan oraindik irtenbiderik eman ez zaien arazoak ezagutu, eta era berean, udala herritarrengana hurbiltzeko, eta baita alderantziz ere, herritarrak udalera. Horrez gain, udal kudeaketaren zati bat ere auzo horietara eramateko asmoa agertu zuen. Udalak bilera batera deituko gintuen funtsezko arazoak tratatzeko, eta horrez gain, arazo txikiagoak konpontzen joango zen. Baiezta dezakegu bizilagunek bilera horri buruz egindako iruzkin guztiak oso positiboak izan zirela, eta udal gobernu berriarekiko itxaropena azaldu zutela.
11 hilabete beranduago, egiaztatu dugu udal langileak Hiri Mantenuko hainbat arazo konpontzen joan direla. Beste batzuk egiteko bidean daudela ere azaldu digute, baina oraindik inork ez gaitu inongo bilerara deitu funtsezko arazoei buruz hitz egiteko. Bilera antolatuko dutela esaten digute, baina gero ez dute egiten. Nahiz eta alkateari behin baino gehiagotan hainbat idatzi zuzendu, apirilaren 13an eta uztailaren 3an, ez dugu erantzunik jaso, eta gure hasierako itxaropena etsipena bihurtu da.
Julen Mendoza eta Luisma Diez: noiz deituko duzue bilera hori? Zergatik ari zarete horrenbeste atzeratzen? Non geratu dira udala herritarrengana hurbiltzeko asmo horiek? Aurrekontu faltagatik izango al da?

