Orientazio ikastaroa izango da Aiako Harrian
Behemendi Landa Garapenerako elkarteak, Irungo Mendizaleak elkartearen Orientazio Sailak (IMOS) eta Irungo Udalak orientazio ikastaro bat antolatu dute, Aiako Harriko Lapurriturri-Erlaitz inguruan. Ikastaroa irailaren 16an izango da, eta izena emateko ...
Behemendi Landa Garapenerako elkarteak, Irungo Mendizaleak elkartearen Orientazio Sailak (IMOS) eta Irungo Udalak orientazio ikastaro bat antolatu dute, Aiako Harriko Lapurriturri-Erlaitz inguruan. Ikastaroa irailaren 16an izango da, eta izena emateko epea hilaren 12ra arte egongo da zabalik HAZ bulegoan eta 010 telefono zenbakian. Parte hartzaileek iparrorratza eraman beharko dute.

