Jaizkibel Mendi Taldea Iruñerrira itzuliko da etzidamu
Udako atsedenaldiaren ondoren, Jaizkibel Mendi Taldea berriro hasiko da irteerak egiten. Asteburu honetan Iruñerriko Itzuliaren seigarren etapa egingo dute. Etzidamu izango da txangoa. Autobusa 07:30ean irtengo da Pasaiatik, eta ordu laurden beranduago egingo du geldialdia Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokian. Azantza herrira iritsi eta Mortxe mendia igotzen hasiko dira (1.123 metro). Igoeran Azantzako Haritza ikusteko aukera izango dute. Orain dela gutxi Nafarroako Natura Monumentu izendatu zuten. Gailurrera iritsita, Egillor herrira jaitsiko dira, eta handik Letera joko dute, eta Atondon bukatu. Hamabost kilometroko ibilbidea osatuko dute guztira. Informazio gehiago behar duenak, mendi taldearen egoitzatik pasatu behar du, edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu. Hamabost euroko prezioa du autobusak. Trintxer Mendi Taldea, 22an Bestalde, Trintxerpeko mendi taldeak hilaren 22an egingo du hilabeteroko ibilaldia. Hurrengo egunean bueltatuko dira herrira Trintxer Mendi Taldekoak. Dax taberna paretik (Euskadi etorbidea) aterako da autobusa, 07:00etan, eta handik Pirinio aldera joko dute. Aragoiko Echo ibarrera joango dira, eta ondoko ibilbidea egingo dute: La Cuta, Punta Gabas, Foraton eta Lizarako aterpetxean gaua. Sei ordu eta erdiko ibilbidea beteko dute. Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, aterpetxetik atera eta Llena del Bozo mendira (2.559 metro) joango dira Trintxerrekoak. Handik berriro itzuliko dira Lizarara. Irteerara joan nahi duenak 60 euro ordaindu [...]
Udako atsedenaldiaren ondoren, Jaizkibel Mendi Taldea berriro hasiko da irteerak egiten. Asteburu honetan Iruñerriko Itzuliaren seigarren etapa egingo dute.
Etzidamu izango da txangoa. Autobusa 07:30ean irtengo da Pasaiatik, eta ordu laurden beranduago egingo du geldialdia Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokian. Azantza herrira iritsi eta Mortxe mendia igotzen hasiko dira (1.123 metro). Igoeran Azantzako Haritza ikusteko aukera izango dute. Orain dela gutxi Nafarroako Natura Monumentu izendatu zuten.
Gailurrera iritsita, Egillor herrira jaitsiko dira, eta handik Letera joko dute, eta Atondon bukatu. Hamabost kilometroko ibilbidea osatuko dute guztira.
Informazio gehiago behar duenak, mendi taldearen egoitzatik pasatu behar du, edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu. Hamabost euroko prezioa du autobusak.
Trintxer Mendi Taldea, 22an
Bestalde, Trintxerpeko mendi taldeak hilaren 22an egingo du hilabeteroko ibilaldia. Hurrengo egunean bueltatuko dira herrira Trintxer Mendi Taldekoak.
Dax taberna paretik (Euskadi etorbidea) aterako da autobusa, 07:00etan, eta handik Pirinio aldera joko dute. Aragoiko Echo ibarrera joango dira, eta ondoko ibilbidea egingo dute: La Cuta, Punta Gabas, Foraton eta Lizarako aterpetxean gaua. Sei ordu eta erdiko ibilbidea beteko dute.
Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, aterpetxetik atera eta Llena del Bozo mendira (2.559 metro) joango dira Trintxerrekoak. Handik berriro itzuliko dira Lizarara.
Irteerara joan nahi duenak 60 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko Sonesa Kirolak dendatik (Euskadi etorbidea, 7; telefono zenbakiak: 943 39 07 21/679 23 36 60) pasatu behar da. Epea astelehenera arte izango da, eta plaza baieztatzeko 30 euro ordaindu behar dira.

