Film laburren lehiaketara aurkez daitezke lanak
Hilaren 28ra arte daukate aukera interesdunek euren lanak Errenteria Hiria Film Laburren lehiaketara aurkezteko. Gaia librea eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Aukeratutako lanekin emanaldiak egingo dituzte azaroaren 9, 10 eta 11n. Epaimahaiak a...
Hilaren 28ra arte daukate aukera interesdunek euren lanak Errenteria Hiria Film Laburren lehiaketara aurkezteko. Gaia librea eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Aukeratutako lanekin emanaldiak egingo dituzte azaroaren 9, 10 eta 11n. Epaimahaiak azaroaren 10ean hartuko du erabakia, eta hurrengo egunean izango da sari banaketa.
Honakoak izango dira sariak:
- 1. saria: 1.000 euro, diploma eta garaikurra.
- Ekoizpen onenaren saria: 600 euro, diploma.
- Publikoaren saria: 300 euro, diploma.
- Euskarazko lan onena: 600 euro, diploma eta garaikurra.
- Oarsoaldeko lan onena: 300 euro, diploma eta garaikurra.
- Gazte saria: 600 euro, diploma eta garaikurra (16-30 urte arteko egileen artean banatuko da).
Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, eta honako helbide honetara bidali: XVII. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketa. Errenteriako Udala, Sarrera erregistro orokorra, Herriko Plaza z/g, 20100 Errenteria.

