Fanderiako erreka garbitzea txalotu du Eguzkik
Eguzkik Fanderiako auzo elkartea zoriondu du uztailaren 28an auzotik pasatzen den erreka garbitzeagatik. Ekintza hori Oiartzun ibaia erabat leheneratzeko “urratsa” izan dela iritzi dio. Gogorarazi du “ekosistema larriki aldatua”...
Eguzkik Fanderiako auzo elkartea zoriondu du uztailaren 28an auzotik pasatzen den erreka garbitzeagatik. Ekintza hori Oiartzun ibaia erabat leheneratzeko “urratsa” izan dela iritzi dio. Gogorarazi du “ekosistema larriki aldatua” dagoela “erdiko tartetik Ondartxo eta Lezoko bokaleraino”, eta gaineratu du “mendeetan suntsitutako padurak ere leheneratu” behar direla.
Behin udalak edo bestelako instituzioek Fanderiako zatian ekin behar dutela iritzi dio, eta ubide eta urertzak leheneratzeko eskatu die, baina presa berriro eraiki gabe. Era berean, iazko uholdeetatik bertan dauden hormigoi blokeak kentzeko galdegin die.