Bi txapelketa irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan
Dinastia Etxabe Txapelketa irabazi du Imaz oiartzuarrak, eta Trinitate Txapelketa Floresek Asteburuan bi final jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta jokatutako bietatik biak irabazi dituzte. Dinastia Etxabe Txapelketan (Zestoan), Aresoko Olanok eta Oiarpeko Imazek, 22-14 irabazi zieten Gasteizko Larrañagari eta Urretxuko Erostarberi. Trinitate Txapelketako finalean, berriz, Flores (Oiarpe)-Urdanpilletak, 18-9 gainditu zituzten Labaka-Etxezarreta. Bi txapela ekarri dituzte etxera, beraz, herriko pilotariek asteburuan. Bestalde, Lezoko Txapelketa ere jokatzen ari dira herriko pilotariak. Gazteetan, binaka, Oiarpeko Ugaldek eta Berrobiko Elustondok, 22-9 irabazi zieten Andoaingo Maiza eta Jauregiri. Helduetan zortea ezberdina izan zen. Binaka jokatzen, Zarauzko Jauregik eta Oiarpeko Ugaldek 12-22 galdu zuten, Lizartzako Olaetxearen eta Astigarragako Santxezen aurka.
Dinastia Etxabe Txapelketa irabazi du Imaz oiartzuarrak, eta Trinitate Txapelketa Floresek
Asteburuan bi final jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta jokatutako bietatik biak irabazi dituzte.
Dinastia Etxabe Txapelketan (Zestoan), Aresoko Olanok eta Oiarpeko Imazek, 22-14 irabazi zieten Gasteizko Larrañagari eta Urretxuko Erostarberi.
Trinitate Txapelketako finalean, berriz, Flores (Oiarpe)-Urdanpilletak, 18-9 gainditu zituzten Labaka-Etxezarreta. Bi txapela ekarri dituzte etxera, beraz, herriko pilotariek asteburuan.
Bestalde, Lezoko Txapelketa ere jokatzen ari dira herriko pilotariak. Gazteetan, binaka, Oiarpeko Ugaldek eta Berrobiko Elustondok, 22-9 irabazi zieten Andoaingo Maiza eta Jauregiri. Helduetan zortea ezberdina izan zen. Binaka jokatzen, Zarauzko Jauregik eta Oiarpeko Ugaldek 12-22 galdu zuten, Lizartzako Olaetxearen eta Astigarragako Santxezen aurka.